Bilbao Moda proiektuaren barruan, bisita gidatuak antolatuko dira hiriko tokiko merkataritza eta moda-diseinua ezagutzeko. Ibilbide horien bidez, Bilboko moda sortzeko eta saltzeko espazio bereziak ezagutzeko aukera izango da.
Lau bisita egingo dira guztira, eta Alde Zaharra–Bilbo Zaharra eta Bilbo Erdialdea eremuak zeharkatuko dira.
Bisita gidatuak ekainaren 18an eta 24an izango dira, 18:00etatik 20:00etara, eta Bilboko Turismo Bulegoa izango da abiapuntua. Parte-hartzea doakoa da eta, amaieran, “modako pintxoa” dastatzeko aukera izango da. Aurrez izena eman behar da formulario honen bidez: Bilbao Moda – Bisita gidatuan izenematea