Bilbao Moda Jardunaldiak 2026

Bilbao Moda ekimenaren baitan, moda diseinuaren tokiko ekosistema indartzeko eta hiriko merkataritza dinamizatzeko sustatutako ekimenaren barruan, azaroaren 10ean eta 12an Bilbao Moda Jardunaldiak egingo dira.

 

Bi egunetan zehar, Zabalgune Eraikinean diseinatzaileak, merkatariak, enpresak, erakundeak eta modan interesa duten pertsonak bilduko dira, esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko eta sektorearen erronka eta aukerarik garrantzitsuenei buruz hausnartzeko.

 

Azaroaren 10eko jardunaldiak izaera profesionala izango du nagusiki, eta tokiko modaren diseinuaren eta merkataritzaren lehiakortasunerako funtsezkoak diren alderdiak izango ditu ardatz, hala nola jasangarritasuna, berrikuntza, adimen artifiziala eta hiriko estrategiak.

 

Azaroaren 12an, programazioak profesionalei zuzendutako jarduerak eta modan, sormenean eta kontsumo arduratsuan interesa duten herritarrei zuzendutako proposamenak uztartuko ditu.

 

Nori zuzenduta dago?

 

  • Moda eta osagarrien diseinatzaileak.
  • Modako saltokiak.
  • Sektoreko ikasle eta profesionalak.
  • Diseinuari, sormenari eta berrikuntzari lotutako erakundeak.
  • Modan interesa duten herritarrak.

 

Data, Tokia eta Ordutegiak

Azaroak 10
11:15 – 17:15 h

Azaroak 12
17:30 – 21:00 h

 

Tokia
Zabalgune Eraikina
Zabalgune Plaza, 11 · Bilbao

 

Izena ematea

Parte-hartzea doakoa da, aldez aurretik izena emanda eta lekuak bete arte.

 

👉 EMAN IZENA HEMEN

 

👉 Kontsultatu Bilbao Moda Jardunaldien egitaraua

 

👉 Informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu Jardunaldien dossierra