Jasangarritasunaren, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez aldaketak aurreikusi eta zure negozioa eraldatzeko gakoak
Enpresa-ingurunea abiadura handian ari da aldatzen. Araudi berriek, aurrerapen teknologikoek, bezeroen aurreikuspenen aldaketek eta jasangarritasunaren arloan gero eta handiagoa den eskakizunak enpresen lehiatzeko modua birdefinitzen ari dira.
Galdera ez da jada aldaketa horiek zure negoziora iritsiko diren ala ez, baizik eta nola prestatu lehiakortasun-abantaila bihurtzeko.
Horregatik, Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, Enpresa Jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Jardunaldia 2026ko urriaren 15ean egingo da, 09:30etik 10:30era, Euskalitek sustatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan.
Etorkizuneko erronkei aurrea hartu, hazteko aukera berriak identifikatu eta gero eta eskakizun-maila handiagoak dituen merkatuan lehiakortasuna indartu nahi duten Bilboko mikroenpresei eta ETEei zuzendutako saio praktiko eta inspiratzailea izango da.
Zer aurkituko duzu jardunaldi honetan?
✅ Hurrengo urteotan enpresen etorkizuna zehaztuko duten joerak.
✅ Araudi-, teknologia-, ingurumen- eta gizarte-aldaketek zure jardueran izango duten eragina.
✅ Jasangarritasuna nola bihur daitekeen berritzeko, bereizteko eta negozio-aukera berriak sortzeko tresna.
✅ Lehiakortasuna hobetzeko kudeaketa-ereduak eraldatzen ari diren enpresen kasu arrakastak.
Hizlariak
Honako hauek parte hartuko dute:
- José Manuel Correa Rollano, Global Factor-eko Senior Manager-a.
- Nagore Gil Madariaga, Global Factor-eko Senior Consultant-a.
Biak jasangarritasunean, enpresa-estrategian eta antolakuntza-eraldaketako prozesuetan adituak dira, eta datozen urteetako erronkei arrakastaz aurre egiteko tresnak, esperientziak eta gako praktikoak partekatuko dituzte.
Egitaraua
1. 2030ari begira: enpresa eraldatuko duten aldaketak
- Datozen bost urteetan enpresen lehiakortasuna finkatuko duten joerak.
- Araudi-, teknologia-, ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-aldaketek eragindako arriskuak eta aukerak.
- Bezeroen, inbertitzaileen eta beste interes-talde batzuen eskakizun berriak.
2. Jasangarritasuna lehiakortasun-abantaila gisa
- Araudira egokitzetik balioa sortzera.
- Nola bultzatu berrikuntza eta enpresa-eraldaketa jasangarritasunaren bidez.
3. Enpresa-arrakastaren kasu praktikoak
- Jasangarritasuna lehiakortasunaren eta hazkundearen motor bihurtu duten enpresen benetako esperientziak.
4. Ondorioak eta itxiera