Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren elkarteak, Enpresa-Jardunaldi berri batera gonbidatzen zaitu datorren urriaren 22an, 09:00etatik 10:30era. Jardunaldia Euskalitek antolatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Europako 31. Astearen barruan burutuko da.
Jardunaldia Bilboko mikroenpresei eta ETEei zuzenduta dago, horien jarduera-sektorea edozein dela ere, eta helburua Adimen Artifiziala hurbiltzea da, enpresa horien beharretara egokitutako konponbideak erakutsiz eta AA bakarrik adituentzat dela baiesten duen ideia hautsiz.
Kontu estrategikoa eta kulturala da, non Adimen Artifiziala funtsezko palanka den lehiakortasunaren hobekuntza bizkortzeko, mikroenpresetan eta ETEetan lan egiten duten pertsonen trebezia eta gaitasun berritzaileak handituz.
Hau guztia lortzeko Gorka García Barrero izango dugu, Grupo Gestionet taldeko AAren integrazio Departamentuko Automatizazioen arduraduna.
PROGRAMA
- Kasu praktiko erreala: Marta Sotés Erostarbe, La Galería-ko (Marketing Agentzia) gerentea.
- AAri buruzko kontzeptu nagusiak: definizioa, bilakaera teknologikoa, onurak eta eragozpenak.
- Paradigma-aldaketa: enpresa-kultura, birmoldaketa profesionala, egiaztapena eta kontrastea, desbideratzeak eta haluzinazioak.
- Konponbideak eta tresnak: laguntzaileak, kopilotuak, MCPSekiko konektagarritasuna eta lagundutako automatizazioak.
- AA irekia vs itxia: sistema jabedunak, Open Source eta lokalak (seguruak eta pribatuak).
- Lege-ondorioak: AA erregelamendua, jabetza intelektualaren legeria, gizaki label (human made).
- Baliabide praktikoak: AAren zerbitzuen gida erabilera sektoreka sustatzeko, eta eranskina, prestakuntza jasotzeko erakunde eta kanal gehigarriekin.
- Ondorioak eta galderak.
JARDUNALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA
Data: 2025eko urriak 22, asteazkena
Ordutegia: 09:00etatik 10:30era.
Lekua: Zabalguneko eraikina, Zabalgune Plaza 11, Bilbo
Izena emateko azken eguna: urriaren 21a, 13:00 ean edo PLAZAK BETE ARTE.
INSKRIPZIOA DOAKOA DA