Aholkularitzarako laguntzen aurkezpen-ekitaldia, Bilboko saltoki eta enpresa txiki eta ertainentzako

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal sozietateak, Saltokientzako eta enpresa txiki eta ertainentzako aholkularitza-zerbitzua ezagutzeko jardunaldira gonbidatzen zaitu.

Egungo enpresa-testuinguruan, hazkunderako eta oparotasunerako gakoa erabaki informatuak eta estrategikoak hartzean datza. Horretarako, funtsezkoa da negozioari balio bereizgarria emango dion gida-zerbitzu bat izatea, horri esker, negozioaren garapen ekonomikoa bultzatuko baita.

Saltokientzat eta enpresa txiki eta ertainentzat enpresa-hazkundea sustatzen duten profesional adituak izateak dakartzan onuren berri emango dugu. Horretarako, Bilboko Udalak % 100ean diruz lagundutako programa honetan parte hartu duten negozioen lekukotzak emango dira.

  • Aso Kabinetea. (Neuropsikologian oinarritutako terapien bidez ikasteko zailtasunetan espezializatutako kabinete pedagogikoa) – Marketin- eta komunikazio-aholkularitza.
  • Hand Bilbao. (goiko gorputz-adarreko lesioen errehabilitazioan espezializatutako zentroa, batez ere eskukoak eta eskumuturrekoak) – Finantza- eta ekonomia-aholkularitza. 
  • Gregorio Martín janari-denda. (Bakailaoaren eta kalitatezko beste produktu batzuen salmentan espezializatutako Alde Zaharreko saltokia, ehun urte beteak dituena) – Aholkularitza teknologikoa. 

Ondoren, kafe-networking bat egongo da, zerbitzuko Teknikariekin eta aholkulariekin.

 

JARDUNALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA
  • Data: 2024ko martxoaren 13a, asteazkena
  • Ordutegia: 09:00etatik 11:00etara.
  • Lekua: Zabalgune eraikina, Zabalgune plaza 11, Bilbo.

 

IZENA EMATEA DOAKOA DA. LEKU-KOPURU MUGATUA.