Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, Bizkaiko Foru Ogasunarekin lankidetzan, Batuz-TicketBai estrategia fiskala ezagutzeko enpresa-jardunaldi berria antolatu du. Jardunaldi hori 2026ko urtarrilaren 1ean behin betiko ezartzeko betebeharra duten erakundeei zuzenduta dago.
Oraingo honetan, jardunaldia erakunde hauei zuzenduko zaie:
- sozietateen gaineko Zergatik partzialki salbuetsita dauden erakundeak.
- irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baina zerga-betebehar horietako bat edo batzuk betetzea dakarren jarduera ekonomikoa dutenak: Sozietateen gaineko Zerga aurkeztea, BEZaren aitorpenak aurkeztea, atxikipenak, etab.
- baita jarduera hauetan diharduten mikroenpresak eta ETEak ere: hezkuntza, kultura-zerbitzuak ematea, etab
Aprobetxa ezazu jardunaldi hau araudia ezagutzeko eta zure zalantzak argitzeko!
Jardunaldiaren egitaraua
09 h. Bilbao Ekintzaren aurkezpena.
09:05-10:00. Bizkaiko Foru Ogasuneko arduradunak:
- Begoña Zubieta: Arriskuen Analisi Zerbitzuko finantza ikuskatzailea.
- Iñigo Egia Ossorio: Bizkaiko Foru Ogasuneko Arriskuen Analisia Zerbitzuko burua.
10:05-10:30. Galderen txanda
Jardunaldiaren edukia:
- Proiektuaren egungo egoera eta ezartzeko egutegia. Aplikatu beharreko araudia.
- TicketBAI erabiliz egiten diren fakturak: fakturak eta eragiketen gainerako egiaztagiriak egitea baldintza tekniko jakin batzuk betetzen dituen fakturazioa bermatzen duen softwarea erabiliz.
- Mota horretako erakundeak TicketBAI betetzetik salbuesteko kasu espezifikoak. Bereziki garrantzi txikiko noizbehinkako jarduera ekonomikoetarako salbuespena.
- BFAk TicketBai fakturak igortzeko garatutako doako softwareak (Egin Zure Faktura).
- Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (EELL) betetzea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
- Zerga-aitorpenak aurkeztea, horien zirriborroetatik abiatuta.
- Derrigorrezko aplikazioren ondorio den zehapen-araubidea.
Jardunaldiari buruzko informazioa:
📆 Eguna: asteazkena, 2025eko azaroaren 12a.
⌚ Ordutegia: 09:00 – 10:30.
💻 Tokia: Zabalgune eraikineko Erakusketa Aretoa, Zabalgune plaza 11
Izena emateko azken eguna: 2025eko azaroak 11, asteartea, 13:00etan edo edukiera bete arte