ENPRESA-JARDUNALDIA. Bertotik abiatu eta berritzea: Nola lortu zure negozioa eraginkorragoa, erresilienteagoa eta zirkularragoa izatea?

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-erakundeak, gonbidatu nahi zaitu 2025eko azaroaren 27an (osteguna) 10:00etatik 14:00etara egingo den enpresa-jardunaldira; ekonomia zirkularra izango dugu hizpide eta hitzaldi inspiratzailea eta tailer praktikoa uztartuko ditu. 

Nicola Cerantola ingeniari industriala izango da ikastaroaren irakaslea eta dinamizatzailea; Ecologing enpresako sortzailea eta zuzendaria da, aholkularia, ekodiseinuaren tutore eta irakasle elkartua askotariko unibertsitatetan eta negozio-eskolatan, bai eta ekintzailetza berdean eta ekonomia zirkularrean nazioarteko aditua ere. 

Bilboko mikroenpresei eta ETEei zuzenduta dago jardunaldia, haien jarduera-sektorea edozein dela ere, eta helburua da aztertzea nola baliatu ahal garen ekonomia zirkularraz baliabideak hobeto erabiltzeko, kostuak murrizteko eta tokiko balioa sortzeko, abantaila lehiakorra izan dadin. 

Hitzaldia (ordubete) 

Bertotik abiatu eta berritzea: Nola lortu zure negozioa eraginkorragoa, erresilienteagoa eta zirkularragoa izatea? 

Tailer praktikoa (hiru ordu) 

Circular Sprint EcoCanvas: diseina ezazu zure negozio-eredu zirkularra  

Prozesu arin eta bisualaren bitartez, zure negozio-eredu propioa landuko duzu, eta hauexek identifikatu beharko dituzu: hobetu beharreko esparruak, berritzeko aukerak eta kostuak murrizteko, baliabideak optimizatzeko nahiz erresilientzia sendotzeko aukera zehatzak. 

Amaitzean, eredu zirkularreko lehen prototipoa eta ibilbide-orria izango dituzu, horiek oinarri hartuta aurrera egin dezazun eta zure kudeaketa eraginkorragoa nahiz lehiakorragoa izan dadin eta merkatuko eskaera berriei erantzun diezaien. 

Ikastaroaren leku-kopurua mugatua da; hortaz, parte hartuko duten enpresak aukeratuko dira. 

 

  • Data: 2025eko azaroaren 27a, osteguna 
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara 
  • Tokia: Ataria. Zabalgune eraikina, Zabalgune plaza 11, Bilbo. 

 

Izena emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 25a (asteartea), 24:00etan, edo LEKU GUZTIAK BETE ARTE.  IZENA EMATEA DOAKOA DA.