Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, gonbidapena luzatzen dizu datorren ostegunean, maiatzaren 15ean, 09:30etik 11:15era, Ingurumen Jasangarritasunari eta Ekonomia Zirkularrari buruzko enpresa-jardunaldira etor zaitezen. Bertan, haren garrantziari buruz eta mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei egiten dien ekarpenari buruz hitz egingo dugu.
Jardunaldia Bilboko mikroenpresa eta ETE guztiei zuzenduta dago, horien jarduera sektorea edozein delarik ere, eta honako gai hauen inguruko ezagutzak ematea izango du helburu: araudia, ekonomia zirkularren eredu baterako trantsizioa, horrek dakartzan aukerak eta onurak, finantzaketa jasangarriaren panorama orokorra eta proiektu zirkularretarako eskuragarri dauden laguntzak eta dirulaguntzak.
Horretarako, ondokoak izango dira gurean: Alanna España Fernández, Global Factor enpresako Ekonomia Zirkularreko Project Managerra, eta Maria Elisa Arroyo Olaizola, Kutxabankeko ESGko arduraduna.
PROGRAMA
- Ingurumen Araudiaren eta Ekonomia Zirkularraren hastapenak, ETEei dagokienez
- Eredu zirkularrerako trantsizioa:
– Funtsezko ekintzak: baliabideak nola aprobetxatu, berreskuratu eta birsortu.
– Zure ETEa eraldatzeko helburuak eta estrategiak.
– Hasierako ebaluaziotik inplementaziora.
– Ekintza-eremuak: lehengaia, ura, energia, hondakinak eta mugikortasuna.
– Zure enpresan Ekonomia Zirkularra ezartzearen onura nagusiak.
- Finantzaketa berdea ETEentzat:
– Panorama orokorra: jasangarritasunaren arloko betekizunak, irizpideak eta eskaintza.
– Finantzaketa berdea eskuratzeko aukerak, abantailak eta onurak.
– Proiektu zirkularretarako eskuragarri dauden laguntza eta dirulaguntza nagusiak.
- Arrakasta kasuak ETEetan
-Hainbat sektoretako adibide nabarmenak, hala nola eraikuntzan, ehungintzan, turismoan, ostalaritzan, elektronikan eta etxetresna elektrikoetan.
– Jardunbide egokiak ekodiseinuan, konponketa-zerbitzuetan, birmanufakturan eta hondakinen kudeaketan.
- Jardunaldiaren amaiera: ondorio nagusiak, galderak, erantzunak eta esperientziak trukatzea.
Izena emateko azken eguna: asteazkena, maiatzaren 14an, 13:30ean edo LEKU GUZTIAK BETE ARTE. IZENA EMATEA DOAKOA DA.