Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-erakundeak, gonbita luzatzen dizu ostegunean, uztailaren 3an, 14:00etatik, 16:00etara egingo den enpresa-jardunaldi honetara: “Retail-a eboluzioan: saltzen duten joerak eta komertzioak”. Bertan, txikizkako merkataritzaren norabidea zehazten ari diren joera berritzaileenak izango dira hizpide.
Jardunaldia Bilboko txikizkako saltoki guztiei zuzenduta dago eta gako eta estrategia berritzaileenak aurkezteko helburua izango du. Bezeroan, esperientzian, jasangarritasunean, zirkulartasunean… zentratutako ikuspuntua barnebilduko duten joerak landuko dira, txikizkako merkataritzaren bilakaera bultzatzeko, azken horri balio erantsi bat emanez, haren lehiakortasuna hobetu eta itxierak ekiditeko.
Horretarako, bi hizlari izango ditugu: María López de Guereñu eta Igone Castillo Oramas (Doctora Retail).
EGITARAUA
- Bilbao Ekintzaren sarrera
- Estrategia eta berrikuntza komertziala – María López de Guereñu.
- Retail-en joerak: phygital, esperientzien retail-a, serbitizazioa, jasangarritasuna eta zirkularitatea, etab. Igone Castillo Oramas (Doctora Retail).
- Galderak eta itxiera.
Izena emateko azken eguna: asteazkena, 2025eko uztailaren 2a, 13:00ak arte edo LEKUAK BETE ARTE.
IZENA EMATEA DOAKOA DA.