Bilbao Ekintzak gonbidatu egiten zaitu urriaren 6an merkataritza sektoreko negozioen eskualdaketaren xehetasunak ezagutzeko antolatutako jardunaldira. Bertan, negozioen eskualdaketa merkataritza eta enplegua mantentzeko aukera gisa aurkeztuko da.
Batez ere merkatariei dago zuzenduta, hain zuzen ere, Bilbok negozioak eskualdatzeko dituen abantaila eta laguntzak ezagutzeko interesa duten horiei.
Jardunaldiaren helburua:
- Ezagutzera ematea negozioen eskualdaketak dituen onurak eta abantailak, bai eta indarrean dauden laguntza-tresnak eta -programak.
- Zure negozioa balioan jartzea eta balio-galera ekiditea.
- Komertzioaren behin betiko itxiera ekidingo duen alternatiba bat eskaintzea.
- Eskualdatutako komertzioen jabeen esperientzia lehen eskutik ezagutaraztea.
Aprobetxatu ezazu jardunaldi hau zure etorkizuna planifikatzeko!
Data: astelehena, 2025eko urriaren 6a
Ordua: 14:30ean (gehienezko iraupena: ordu bat)
Tokia: Zabalguneko eraikina. Zabalgune plaza 11
Izena emateko azken eguna: urriaren 5a, 14:00etan edo lekuak bete arte.