Bilbao Ekintzak bere eragin ekonomiko eta sozialagatik interesgarriak diren ekitaldiak antolatzen eta babesten ditu. Ekintza hauekin, bisitariak erakartzea, turismoa dinamizatzea eta hiriko merkataritza-jarduera sustatu nahi du.

Izan ere, Bilbok eta Bizkaiak lehen mailako azpiegiturak dituzte, baita enpresa eta erakunde sustatzaile edo laguntzaileen sare bat ere, nazioarteko ekitaldi handien kontzeptualizazioa edo garapena eta irismen txikiko ekitaldi bereziak beren gain hartzeko gaitasun handia dutenak.

Bilbao Ekintzan zure proposamena berrikusiko dugu eta zure ekitaldiaren diseinuarekin eta antolaketarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko informazioa eta aholkularitza emango dizugu. Era berean, harremanetan jarriko zaitugu sektoreko enpresekin eta Bilboko Udaleko arloekin, baimenak lortzeko eta izapidetzeko.

Zure proposamena helaraz diezagukezu esteka honen bitartez,  “Ekitaldiak” saila aukeratuz. Zure eskaera jaso eta aztertu ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara.