Enplegua eta talentua

Bilbao Ekintzak, Enplegua eta talentua arloaren bitartez, laguntza eman nahi du gazteen eta langabetuen enplegagarritasuna hobetzeko. Horrekin batera, STEM diziplinak (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) sustatzeko estrategian lan egiten dugu, bereziki, emakumeen artean horiek indartzeko.

Hauek dira arlo honetan helburuak lortzeko jarduketa lerroak:

Enplegagarritasuna hobetzea

Alde batetik, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko enplegu planak promozionatzen, garatzen eta gauzatzen dira, eta beste alde batetik, hiriko gazteen eta langabetuen enplegagarritasuna hobetzen da, prestakuntza emanez eta beraien profilak enpresen beharretara eta aukeretara egokituz.

STEM estrategia

Bilbao Ekintzak herritarren kultura zientifiko-teknologikoa sustatzen eta hedatzen lan egiten du, bereziki, emakumeena.

Lan lerro horren esparruan, zientziari, teknologiari eta berrikuntzari lotutako balioak sustatzeko programak eta proiektuak garatzen ditugu gazteenen artean eta gizartean zientziaren kultura areagotzeko eta hezkuntza-sistemaren, zientzia-komunitatearen, enpresen, familien eta, oro har, gizartearen artean loturak sortzeko lan egiten dugu.