“Bilboko Merkataritza Berezia” bereizgarria emateko oinarriak

SALTOKI BEREZIA

Txikizkako merkataritza funtsezkoa da hiriaren bizitzan, eta dinamizazio ekonomikoa ez ezik, hiriaren nortasun kulturala eta soziala ere bultzatzen ditu.
Gaur egungo globalizazioaren eta merkataritza-eskaintzaren homogeneizazioaren testuinguruan, funtsezkoa da beren berezitasunagatik Bilboko merkataritza-ekosistemari balio bereizgarria ematen dioten establezimenduak aitortzea eta sustatzea.

Deialdi honen helburua hiriko txikizkako saltokiak aintzatestea da, beren izaera bakarragatik, tokiko garapenari egiten dioten ekarpenagatik eta kontsumitzaileei esperientzia bereizia eskaintzeko duten gaitasunagatik nabarmentzen direnak.

Ekimen honek bikaintasuna, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatu nahi ditu hiriko merkataritzan, Bilbo kalitate eta aniztasun komertzialeko erreferente gisa sendotuz.

Bilbon “Merkataritza Berezia” saria emateko, hiriko merkataritza-sarean duten berezitasunagatik, ekarpen kulturalagatik, berrikuntzagatik, jasangarritasunagatik eta balio bereizgarriagatik nabarmentzen diren txikizkako establezimenduak aintzatetsiko dira.