Bilbao Moda

Bilbao Moda moda-sortzaileak eta merkataritzako establezimenduak biltzen dituen Udalaren ekimena da. Horren helburua da diseinua eta tokiko merkataritza sustatzea. Bilbo nazioarteko mailan moda, berrikuntza eta sormenaren topagune gisa kokatzen da, eta aldi berean balio jasangarriak hedatzen ditu, hala nola hiriko merkataritzan erostea eta tokiko sorkuntzak kontsumitzea.

Maiatzetik urtearen amaierara arte, hainbat jarduera egingo dira. Horietako batzuk honako hauek izango dira: merkataritza-pasabideak, merkataritza eta diseinuaren arteko tandemak, hitzaldiak, erakusketak, profesionalen topaketak eta hiribilduko diseinatzaileen estudio eta saltokietara egindako bisita-ibilbideak.

“Bilbok Moda Diseinatzen du” liburuxka 

Tokiko diseinua eskaintzen duten saltokiek eta moda-atelierreek ateak irekiko dizkiote publikoari, beren sorkuntzak erakusteko. Zatoz eta ezagutitzazu. 

“Saltokia – Moda Diseinua Tandema” liburuxka 

Bilboko merkataritza-establezimenduek beren espazioak utziko dituzte egun batzuetan moda-diseinatzaileen sorkuntzak erakusteko.  

Ezagutu diseinu horiek nortasuna duten dendetan ekainaren 18tik 27ra bitartean 

BISITA GIDATUAK

Bilbao Moda proiektuaren barruan, bisita gidatuak antolatuko dira hiriko tokiko merkataritza eta moda-diseinua ezagutzeko. Ibilbide horien bidez, Bilboko moda sortzeko eta saltzeko espazio bereziak ezagutzeko aukera izango da. 

Lau bisita egingo dira guztira, eta Alde Zaharra–Bilbo Zaharra eta Bilbo Erdialdea eremuak zeharkatuko dira. 

Bisita gidatuak ekainaren 18an eta 24an izango dira, 18:00etatik 20:00etara, eta Bilboko Turismo Bulegoa izango da abiapuntua. Parte-hartzea doakoa da eta, amaieran, “modako pintxoa” dastatzeko aukera izango da. Aurrez izena eman behar da formulario honen bidez: Bilbao Moda – Bisita gidatuan izenematea