Detail.Shop datuen analitika aurreraturako soluzioa da, berariaz merkataritza-sektorerako diseinatua. Tresna honen xedea da merkataritza-sektoreko eragile guztiek erabakiak hartzeko duten modua eraldatzea, hiri- eta merkataritza-inguruneko datu errealetan oinarrituta dagoen informazio zehatza, bisuala eta erabilgarria emanez.
Detail.Shop martxan dago jada, eta eskuragarri dago euren merkataritza-jarduera eraldatzeko datuen boterea baliatu nahi duten ekintzaile eta merkatarientzat.
Kudeaketan laguntzeko tresna honen erabilera eskuragarri dago ekintzailetzari, merkataritza-sektoreari eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko udal-zerbitzuen egoitza den Zabalgunea eraikineko instalazioetan.
Tresna honen erabilera Bilbao Ekintzak sustaturiko ekintzaileei eta saltokiei laguntzeko programetan parte hartzearen menpe dago. Horrela, negozio bakoitzak orientazio egokia jasotzea eta plataformak eskaintzen duen informazioa eta azterketa ahalik eta gehien aprobetxatzea bermatzen da.
Proiektu hau Bilboko Udalak sustatzen eta gidatzen du, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, eta Kutxabank, EUSTAT, Bilboko Udalaren beraren, udal-arlo desberdinen bitartez, eta BilbaoTIK udal-sozietatearekin lankidetza jasotzen du.
Tresna honi esker erabiltzaileek aukera izango dute kontsumo- eta portaera-ereduak identifikatzeko, negozio-aukerak hautemateko, saltoki berrien kokapena optimizatzeko, kanpainen edo ekitaldien eragina ebaluatzeko eta tokiko merkataritzaren lehiakortasuna indartzeko.
Informazio gehiago:
aalonso@bilbaoekintza.bilbao.eus
944.205.356