Bilbao Basque Fest jaialdian 40 kontzertu baino gehiago egingo dira eta Hiriko kaleak eta aretoak beteko dituzte Aste Santuan zehar

Martxoak 9

  • Bilbao Basque FEST jaialdiaren 9. edizioa izango da eta apirilaren 5etik 9ra ikusle eta gustu guztietara zuzendutako kontzertu sorta erakargarria eskainiko da. Doako 40 kontzertu baino gehiago eta hainbat estilo, hala nola folk, rock, jazz edo pop.

  • Ikus entzunezko esperientzia zirraragarria Bilbao Basque FEST jaialdiari hasiera emateko asteazkenean, apirilaren 5ean. Elkarte Filarmonikoaren estreinaldia jaialdiaren egoitza gisa apirilaren 7an, ostiralean, Xabier Aburruzaga egungo euskal folkaren erakusle gorenaren kontzertuarekin. Urrats Erromeriaren berbena klasikoa Areatzako Kioskoan eta Crazy Horse, Azkena, Madame Lou Lou, Cotton Club eta Kafe Antzokia bezalako aretoetako kontzertuak nabarmentzen dira MUSIKA sailean.

  • Gainera, euskal kulturako jaialdiak 200 jarduera baino gehiago eskainiko ditu, doakoak eta publiko guztientzat, hiriko 30 bat espaziotan banatuta. Jarduerek, besteak beste, gastronomiarekin, herri kirolekin, musikarekin edo zinemarekin zerikusia izango dute. Bilbao Basque FEST jaialdiaren bidez, hiria jarduera ekonomikorako eta bisitariak erakartzeko gune finkatu da, Bilbo dinamizatzeko eta Aste Santuan bertako merkataritza eta ostalaritza indartzeko.

Aste Santua Bilbon ikusle guztientzako eta askotariko gustuentzako musikaz beteko da euskal kulturako Bilbao Basque FEST jaialdiarekin. Apirilaren 5etik 9ra bisitan datozenek eta egun horietan hirian geratuko diren bilbotarrek aukera izango dute doako 40 kontzertuz baino gehiagoz gozatzeko, Bilboko hainbat kaletan, tabernetan eta pubetan.

Jaialdia apirilaren 5ean hasiko da, 19:30etan, Azkuna Zentroan, “Munduko Soinuak, visual experience” ikus-entzuneko ikuskizunarekin (Izar Blue konpainia). Ikus-entzule guztiei zuzenduta egongo da eta soinu paisaia batetik abiatuta, antzezlana murgiltze esperientzia bat izango da, zuzeneko musika eta ikus-entzunezko edukiak batu egingo dira mundu erakargarri bat sortzeko. Udal zentroko Kulturen Ataria munduko soinuak birsortzeko gune aproposa da, hainbat tresnaren bidez.

Kontzertu hori jaialdiaren “Arte mintzaira berriak” izeneko sailaren barruan estreinatuko da. Era berean, ostiralean, apirilaren 7an, eta larunbatean, apirilaren 8an, 19:30etanJon Aguirrezabalaga konpositore eta ekoizle bilbotarraren kontzertua “Zabala” izango da, esperimentalki eta ekialdeko ukituekin konbinatuko ditu syhtn eta dream pop generoak, baita elektro ambient ere.

Ziklo horren barruan, “Zabala” eta Izar Blue konpainiako kideek hitzaldi didaktikoak emango dituzte ostegunean, apirilaren 6an, eta larunbatean, apirilaren 8an, eguerdiko 12:00etan, Azkuna Zentroko Iparragirre aretoan.

Gainera, Bilbao Basque FEST jaialdiaren programazioak, Udal Txistulari Bandaren, Oinkari dantza taldearen eta Sestaoko Birakari Elkarteko Erraldoi bikote baten emanaldiaz gozatzeko aukera emango du. “Zertzeladak” ikuskizuna ostegunean, apirilaren 6an izango da, 17:00etan.

ESTILOAK GUSTU GUZTIENTZAKO: FOLK, FUNK, ROCK, DJ…

Bilbao Basque FEST jaialdiaren bederatzigarren edizioko ekitaldi nagusietako bat ostiralean, apirilak 7, izango da, 19:00etan, Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Areto ederra da eta hiriko akustika onenetakoa du. Aurten, jaialdia hartuko du lehen aldiz, zehazki, Xabier Aburruzagaren “Aurrez Aurre” kontzertu handia, egungo euskal folkaren adierazgarririk onena. Trikitixa konpositore eta interpreteak euskal musika tradizionala ukitu eta erritmo garaikideekin uztartzen du, harizko, perkusiozko eta txalapartazko instrumentuek lagunduta. Aburruzagak eta bere bandak bere aurreko diskografia laburtuko dute, Quebec eta Irlanda gogora ekarriz.

Funk edo rock estiloak nahiago dituztenek eta, aldi berean, hiriko kaleez gozatu nahi dutenek, horretarako aukera izango dute Bilbo historikoko musika animazioarekinRock’n Brass, Basque Brass Band eta Funky Brass ikuskizunek soinu herrikoiak eta egungo errepertorioak uztartuko dituzte, erritmo leherkorrekin, eta haize instrumentuak izango dira protagonistak Alde Zaharrean eta Martzanan.

  • Rock’n Brass. Ostegunean, apirilaren 6an, 19:00etan. Ibilbidea: Erriberako Merkatua, Erriberako zubia, Martzana kalea, Aretxaga kalea, Hiru Pilareetako plaza eta Martzana kaia.
  • Basque Brass Band. Ostiralean, apirilaren 7an, 19:00etan. Ibilbidea: San Anton zubia, Bilbi plaza, Hiru Pilareetako plaza, Aretxaga kalea, Martzana kalea eta Martzana kaia.
  • Funky Brass. Larunbatean, apirilaren 8an, 19:00etan. Ibilbidea: Berreginen Museoa, Aretxaga kalea, Hiru Pilareetako plaza eta Martzana kaia eta Martzana kalea.

Era berean, Martzanan, hainbat DJ-k eguerdiak eta arratsaldeak giro erakargarri batekin girotuko dituzte. “Kaia on set” bidez, askotariko estilotako artistek giro berezi batean murgilduko dituzte entzuleak.

Martzana kalea, 16

  • Ostegunean, apirilaren 6an, 18:00etan: DJ Hamaika
  • Ostiralean, apirilaren 7an, 18:00etan: DJ Aitor MU
  • Larunbatean, apirilaren 8an, 18:00etan: DJ Estrella Electrónica
  • Igandean, apirilaren 9an, 18:00etan: DJ Mimoloco

Martzana kaia, 16

  • Ostegunean, apirilaren 6an, 18:00etatik 21:00etara: DJ Marlon Random
  • Ostiralean, apirilaren 7an, 18:00etatik 21:00etara: DJ El Gri
  • Larunbatean, apirilaren 8an, 18:00etatik 21:00etara: DJ Marlon & DJ Rez

MUSIKA POPULARRAREN KLASIKOAK BILBAO BASQUE FEST JAIALDIAN

Lehen aldizBilbao Basque FEST jaialdian, larunbatean, apirilaren 8ko arratsalde-gau aldera, Areatzako Kioskoan, gure herri kulturako klasikoetako batez gozatu ahal izango da: erromeria. Urrats Erromeria Euskadiko egungo erromeria garrantzitsuenetako bat da eta guztiokin partekatuko du bere musika dantzagarri eta euskalduneko errepertorio alaia, energia eta giro ezin hobearekin.

Jaialdia ohi den moduan hasiko da, hiriko hainbat txokotatik abiatuko diren kalejira klasikoekin. Ibilbide biziek energiaz eta alaitasunez beteko dituzte Poza Lizentziatuaren, Villarias, Ledesma eta García Rivero kaleak. Gaztedi, Lorratz eta Los Bilbotxeros taldeak kaleetan barrena murgilduko dira eta publikoa ibilbidean zehar lagunduko dute.

García Rivero-Poza Lizentziatuaren kaleak

  • Ostegunean, apirilaren 6an, 13:00etan Gaztedi
  • Ostiralean, apirilaren 7an, 13:00etan Lorratz
  • Larunbatean, apirilaren 8an, 13:00etan Los Bilbotxeros

Villarias-Ledesma kaleak

  • Ostegunean, apirilaren 6an, 13:00etan Lorratz
  • Ostiralean, apirilaren 7an, 13:00etan Gaztedi
  • Larunbatean, apirilaren 8an, 13:00etan Lorratz

BILBAO BASQUE FEST GAUAK

Bilbao Basque Festek gaueko eskaintza zabaldu du eta egunero kontzertuak egongo dira LOKALETAN hala nola Crazy Horsen, Azkena aretoan, Madame Lou Loun eta Cotton Cluben. “Taberna Live Music” atalaren bidez, Mia Kalo, Vittersweet, Nuclear Dreams, Twin Room edo Bablian artistek ZUZENEKO MUSIKA eskainiko dute eta entzuleak animatuko DITUZTE jazz, pop, reggae eta antzeko estiloetako kantuak abestera.

Azkena Aretoa 

  • Ostegunean, apirilaren 6an, 21:00etan LISVOA
  • Ostiralean, apirilaren 7an, 21:00etan VITTERSWEET
  • Larunbatean, apirilaren 8an, 21:00etan NUCLEAR DREAMS

Cotton Club

  • Ostegunean, apirilaren 6an, 20:00etan MIA KALO
  • Ostiralean, apirilaren 7an, 20:30ean MUY BAJITO
  • Larunbatean, apirilaren 8an, 20:30ean CIGARETTE BREAK DUET

Madame Lou Lou

  • Ostegunean, apirilaren 6an, 20:00etan TWIN ROOM
  • Ostiralean, apirilaren 7an, 20:00etan AIAMA
  • Larunbatean, apirilaren 8an, 20:00etan EDER PORTOLÉS

Crazy Horse

  • Ostegunean, apirilaren 6an, 21:00etan BABELIAN
  • Ostiralean, apirilaren 7an, 21:00etan RUMBO PARAÍSO

Beste urte batez, Kafe Antzokia jaialdiko rock musikaren erdigunea izango da, “Bilbao basque FEST Rock City”. Euskadiko bandarik onenek beren talentua erakutsiko dute zuzeneko emanaldiekin. Gainera, euskal musikako jaialdi adierazgarriak aurkeztuko dira.

Asteazkenean, apirilaren 5ean

  • MAZ jaialdiaren (Basauri) aurkezpena 21:45ean.
  • UNCLOSE eta LUMI kontzertuak 22:00etan

Ostegunean, apirilaren 6an

  • Irun Zuzenean Festibala jaialdiaren (Irun) aurkezpena 21:45ean.
  • ETXEKALTE, DENA, TOOTH eta ARIMA kontzertuak 22:00etan

Ostiralean, apirilaren 7an

  • Koba Live jaialdiaren (Abadiño) aurkezpena 21:45ean.
  • SEÑOR NO eta HEAD HOLES kontzertuak 22:00etan

Larunbatean, apirilaren 8an

  • Esférica jaialdiaren (Arabako Errioxa) aurkezpena 21:45ean.
  • LA PERRA BLANCO eta MICKY & THE BUZZ kontzertuak 22:00etan

BILBAO BASQUE FEST ZIFRETAN

Bilbao Basque FEST euskal kulturako jaialdia, apirilaren 5etik 9era bueltan izango dugu, Bilboko Udalak antolatutako 200 jarduera baino gehiagorekin. Jaialdiak sei gai (Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport) izango ditu hiriko 30 bat espaziotan zehar.

Bilbao Basque FEST jaialdia Euskal nortasun kutsua duen kultura eta aisialdi proposamena da eta hiria jarduera ekonomikorako eta bisitariak erakartzeko gune gisa finkatzea lortu du, Bilbo dinamizatzeko eta Aste Santuan bertako merkataritza eta ostalaritza indartzeko.

360 jatetxe, taberna, merkataritza, denda espezializatu… parte hartuko dute 230 artista baino gehiago barne hartzen dituen eta 150 pertsonari baino gehiagori lana emango dien edizio honetan, jaialdia ekoizteko eta gauzatzeko..

Jendeak honako jarduera hauetaz gozatzeko aukera izango du, besteak beste: musika, dantza eta antzerkiko 69 ikuskizun, euskal kiroleko 25 jarduera eta zero kilometroko produktuen 900 dastatze espres eta 400 tailer gastronomiko txiki baino gehiago.

Gainera, Bilboko Udalak euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko 15.000 informazio liburuxka banatuko ditu, jarduerei eta ordutegiei buruzko xehetasun guztiekin eta herritarrentzako informazio erabilgarriarekin.

Hemen duzu Aste Santuan Bilbon Bilbao basque FEST jaialdiaz gozatzeko behar duzun informazio guztia eta programa osoa: basquefest.bilbao.eus.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoBasqueFEST