Azaroak 9
-
- Zabalgune eraikinean jardunaldi bi egingo dira azaroaren 10ean eta 12an, eta modaren gaur egungo desafio eta joera nagusiak jorratuko dira, hala nola jasangarritasuna, eraldaketa digitala, merkataritza indartzea, talentua, eragileen arteko lankidetza eta herritarrekiko konexioa.
- Lehenengo jardunaldia profesionala izango da, modaren sektoreari zuzenduko da eta industriako hainbat eragile bilduko dira ponentzien, mahai-inguruen, hitzaldien eta kasu errealen inguruan.
- Bigarren jardunaldiak herritarrengan jarriko du arreta gastronomia eta diseinua uztartzen dituen erakusketa baten bidez. Bertan izango dira BISUBI, Sin Patrón, Maiuki eta MaldeOjo Optica Atelier. Gainera, María Lasak, erakustaldi praktikoen bidez, arroparekin daukagun harremanari eta kontsumo kontzienteari buruzko gakoak eskainiko ditu, eta Ana Goitiak monologo batekin itxiko du jardunaldia.
- Jardunaldietan parte hartzeko izen-ematea doakoa da eta edukiera bete arte egin daiteke, horretarako prestatutako inprimakia betez.
Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez eta Bilbao Moda programaren barruan antolatutako jarduerak azaroaren 10ean eta 12an egingo dira, Zabalgune eraikinean.
Adela Úcar izango da moderatzailea jardunaldi bietan, eta modaren gaur egungo desafio eta joera nagusiak jorratuko dira, hala nola jasangarritasuna, eraldaketa digitala, merkataritza indartzea, talentua, eragileen arteko lankidetza eta herritarrekiko konexioa. Hori guztia hitzaldi, mahai-inguru, hitzaldi, benetako kasuen eta esperientzien bidez egingo da. Jardunaldietan parte hartzeko izen-ematea doakoa da eta horretarako prestatutako inprimakia betez egin daiteke.
Azaroaren 10eko jardunaldia modaren industriaren sektore profesionalera bideratuta dago. Topaketa 11:30ean hasiko da, Ikasle izatetik profesional bihurtzera: diseinu arloko ibilbide arrakastatsuak izeneko panelarekin. 12:00ak arte, Ainara Urkijok eta Gaizka Albizuk, biak ere IED Kunsthal-en graduatuak, diseinuaren arloan dauzkaten esperientziak eta bilakaera partekatuko dituzte, eta prestakuntza-erakundeen, enpresen eta talentuari laguntzeko eragileen arteko lankidetzak diseinatzaileen belaunaldi berrien prestakuntzan eta proiekzioan duen garrantziaz hitz egingo dute.
12:00etatik 13:00etara Jasangarritasuna, berrikuntza eta talentua izeneko mahai-ingurua izango da, Adele Orcajada ikertzaile eta jasangarritasunean adituak gidatua. Bertan izango dira Simone Cipriani, modaren industriaren jasangarritasunaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren nazioarteko erreferente nagusietako bat, Eduardo Loreto, Basque Biodesign Centerreko Berrikuntzako zuzendaria eta Víctor Serna, Loreak Mendian enpresaren sortzaileetako bat, euskal moda garaikidearen erreferente dena. Hemen diseinu-sisteman izandako aldaketei, berrikuntzaren gaur egungo esanahiari, zirkulartasunaren ezarpenari eta sektoreak eskatzen duen talentua prestatzeko moduari buruz eztabaidatuko dute. Simone Ciprianik, tokiko ekimen bi horiekin batera, modaren sektorean jasangarritasunak daukan garrantziari buruzko gogoeta egingo du.
13:00etatik 14:00etara Merkataritza eta diseinua. Horiek bultzatzeko hiriko estrategiak panela egingo da eta bertan Helsinki eta Bartzelona hiriek diseinuaren, merkataritza sormenaren eta hiri-garapenaren arteko harremana nola lantzen duten erakutsiko dute. Bloke horretan parte hartuko dute Kirsi Juva Finnish Design Info-ko zuzendari exekutiboak, Helsinkiko ordezkari modura, eta Mireia Escobar Disseny Hub Bartzelonako zuzendariak, Bartzelonako ordezkari modura, .
14:45etik 16:15era, Raquel Pérez eta Irene Blanco, Onversed-eko zuzendari nagusiak eta diseinatzaile buruak, Moda eta AA: tresnez harago izeneko hitzaldia zuzenduko dute, Adimen Artifizialaren erabilerak diseinuaren sektoreari eta moda-saltokiei ekar diezaiekeen aukera zein den jakiteko.
16:15etik 16:45era, Marcos Álvarez Retail Consultant eta Coach exekutiboak salmenta positiboa, adimen emozionala edo hurbiltasunaren eta profesionaltasunaren arteko oreka jorratuko ditu, eta Modu positiboan saltzea blokean saltokien egunerokotasunean aplika daitezkeen hausnarketak eta tresnak eskainiko ditu.
Jardunaldia Nortasuna duten saltokiak: kanal digitalen bidez, zure komunitatearekin konektatzearen boterea hitzaldiarekin amaituko da.Zuzenean ezagutuko da Qukoa dendaren benetako esperientzia, bere kanal digitalen bidez komunitate bat eta nortasun propio bat sortzea lortu duena.
Azaroaren 12an, eguena, eta herritarrak protagonista direla, jardunaldia 17:30ean hasiko da irudi eta moda jasangarrian aditua den María Lasarekin eta Ikusgai dagoen nortasuna eta moda kontzientea panelarekin. Tresna praktikoak emango ditu arropa hobeto ulertzeko, konbinatzen ikasteko, arroparen kalitatea hautemateko eta erosteko erabakiak irizpide handiagoarekin hartzeko.
18:15etik 19:15era, Janzten eta dastatzen diren paisaiak izeneko hitzaldia izango da.Esperientzia bisual eta praktiko horrek gastronomia eta diseinua fusionatzen ditu BISUBIko (Bizkaiko sukaldarien Fundazioa) Ekaitz Aparaiz, Pepe Redondo eta Oihane García sukaldarien eta diseinukoAlberto Etxebarrieta (Sin Patrón), Naia Matia (Maiuki) eta Imanol Carretero (MaldeOjo Óptica Atelier) profesionalen eskutik.
Azkenik, 20:00etatik 21:00etara, Ana Goitia aurkezle, kazetari, telebista-zuzendari, umorista eta modan espezializatutako edukien sortzailea izango da ¡Vaya percha, Bilbo! bakarrizketaren protagonista.
Jardunaldiak girotzeko, IED Kunsthal-ek Fashion Grad Show izeneko erakusketa bat antolatuko du, moda-diseinuko ikasle ohien lanen erakusketa batekin.
SARE SOZIALAK: