#BilbaoGabonak proiektuak arrakasta handia izan du parte-hartzeari dagokionez eta hiriaren dinamizatzaile gisa finkatu da Gabonetan

Urtarrila 10

  • 100.000 pertsonak —bilbotarrak zein turistak— Areatzan eta Erripako kaian eskainitako jarduerez gozatu dute Gabon hauetan Zifra horri esker, aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente gisa finkatu da #BilbaoGabonak egunotan.

Azken bi urteetan murrizketak jaun eta jabe izan ostean, Bilboko Udalaren #BilbaoGabonak proiektua aisialdiko, merkataritzako eta kulturako erreferente gisa finkatu da Gabonetan, gainera, parte-hartze arrakastatsua izan du eskainitako jarduera guztietan. Bai bilbotarrek bai egunotan bisitan etorri direnek babesa eman diote adin guztietako publikoari zuzendutako programazioari.

Aurten ere, Areatza eta Erripako kaia #BilbaoGabonak ekimenaren gune nagusi bihurtu dira; izan ere, azaroaren 24tik urtarrilaren 5era bitartean, bertan eskaini dira jarduera gehienak. 100.000 pertsona bildu dira espazio honetan, hain zuzen ere, hiribilduko auzo guztietara jarduera hedatzen duen erdigunean.

800 metro koadroko izotz pista sintetikoak eta sei erraileko txirristak (biak ere material berritzaile, abangoardista eta iraunkorragoarekin egindakoak) 73.000 pertsona baino gehiago erakarri dituzte.

Bestalde, Txikigunea (450 metro koadroko karpa) Erripako kaian jarri da, eta haurrentzako bereziki diseinatutako jarduerez beteta egon da. Aurten, berrikuntza gisa, bi gunetan banatu da: “Ganbara” eta “Gabonetako ametsen faktoria”k 27.000 haur baino jostarazi ditu.

Aurten, sarreren erreserba errazteko eta ilarak saihesteko, tiketak saltzeko plataformak indartu dira; horiek horrela, ondorioz, instalazio horien erabiltzaileen %78k webgunearen bidez egin dute erreserba.

Erripa kaian baita ere, hiribilduko tokiko hogei bat saltokitako etxolak jarri dira, eta gastronomia-produkturik, oparirik eta dekoraziorako produkturik onenak eskaini dizkigute. Gabonetako Azokak Gabonetako salmentak bultzatu ditu eta hiriko merkataritza-eskaintza erakutsi dien Gabonetan hirira etorri diren bisitari eta turistei.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoGabonak