Bilbok emakume ekintzaileak ikusarazi ditu Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta

Martxoak 9

  • Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak bideo bat zabaldu du, emakume ekintzaileek hiriari egiten dioten ekarpenari garrantzia emateko eta ikusarazteko.

  • Emakumeak ari dira iaz Bilbon martxan jarri ziren negozio gehienak zuzentzen, eta, zehazki, guztien % 57.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak bat egin du martxoaren 8rako aurreikusita dauden ekitaldi ugariekin, eta, Bilbao Ekintza udal sozietatearen baliabideen laguntzarekin, azken urtean negozio bat martxan jarri duten emakume ekintzaileen garrantzia nabarmendu du.

Zehazki, Udalak bideo bat zabaldu du, emakume ekintzaileek hiriari egiten dioten ekarpenari garrantzia emateko eta ikusarazteko. Izan ere, iaz Bilbon martxan jarri ziren negozio guztien % 57 emakumeek sustatu dute. Hona hemen bideoa ikusi ahal izateko esteka.

UDALEKO EKINTZAILETZA-ZERBITZUA

Bilboko Udalak, 2017. urtetik eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzu bereziaren bitartez, negozio eta start-up berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du. Joan den urtean, Bilbon, 185 enpresa eta 234 lanpostu sortu ziren.

Bilbon negozio edo saltoki berri bat sortu nahi dutenek informazioa eskatu dezakete Bilbao Ekintzaren ekintzailetzarako bulegoetan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

SARE SOZIALAK:

#Martxoak8 #8Marzo #Bilbao #EmakumeenNazioartekoEguna #DiaInternacionalDeLasMujeres