Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak

Bilbao Ekintza, EPEL erakundeak, Bilboko Udalaren mendeko erakundea den aldetik, 2026ko urriaren 27an egindako Kontseiluaren bilkuran, Bilboko Udalaren Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideei atxikitzea erabaki zuen.

Irizpide horiek Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak 2022ko otsailaren 16an egindako batzarraldian onartu zituen, eta 2022ko martxoaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Era berean, erakundeak dokumentu horretan jasotako jarraibide eta hizkuntza-irizpideekin bat egiten du, bi hizkuntza ofizialen erabilera normalizatua sustatzeko konpromisoa hartuz, indarrean dagoen araudiaren arabera eta, bereziki, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz.

Atxikipen honen bidez, Bilbao Ekintzak bere eskumenen eremuan Bilboko Udalak onartutako hizkuntza-irizpideak aplikatzeko konpromisoa hartzen du, betetzeko beharrezkoak diren antolaketa- eta Kudeaketa neurriak sustatzekoa barne.