Enpresa Jardunaldia – Ekonomia Zirkularreko artikulazio-adibideak

Bilbao Ekintzak, Bilboko Udalaren udal-sozietateak, datorren azaroaren 20an antolatutako  “Ekonomia zirkularreko artikulazio-adibideak” jardunaldira gonbidatu nahi zaitu.

Jarduera Bilbao Bizkaia Design Week 2023ren barruan kokatzen da, “ARTIKULAZIOA” lelopean; beraz, aurkeztuko diren ekonomia zirkularraren inguruko hiru proiektu inspiratzaileak nola artikulatu diren aztertuko da.

Designregio Kortrijk-eko (Flandria) Sébastien Hylebos izango dugu gurekin, eta CiCo Hub proiektuari buruz hitz egingo digu. Proiektu horretan, hainbat erakunderi laguntza ematen diete ekoizpen zirkularrerako trantsizioan, diseinatzaileekin batera hondakin-fluxuetarako irtenbideak proposatuz.

Horrez gain, Basurama-ko Mónica Gutierrez ere izango dugu gurekin. Hark RE LABs proiektua partekatuko du. Proiektu hori Madrilgo Udalarekin batera garatu dute, eta, ikerketa baten ondoren, kudeaketa-sistema berri bat proposatu dute soberako udal-material guztia berrerabiltzeko.

Azkenik, Shandra Martinez Caballeroren eskutik ezagutuko dugu Recreakult proiektua. Kultura-sektorean ekonomia zirkularra bultzatzen du, kultura-jardueran sortzen diren ingurumen-inpaktu negatiboak murriztuz, berrerabiliz eta minimizatuz.

Etenaldi baten ondoren, lan-saioa egingo dugu hitzaldietan entzundakoaren inguruan hausnartzeko eta gure hirian antzeko ekimenak abian jartzeko zein urrats eman behar diren pentsatzeko.

Jardunaldia2023-ko azaroaren 20an, astelehenean izango da09:30etatik 12:30etara, Zabalgune eraikinean, Zabalguneko plaza 11 48009, Bilbao.

Zure zain gaude!