Zure lantaldearen funtzioak eta erantzukizunak antolatu behar dituzu? Komunikazioa hobetu, lidergoa indartu edo pertsonen konpromiso handiagoa lortu nahi duzu? Pertsona berriak erakarri, hautatu eta txertatu behar dituzu zure enpresan?
Bilbao Ekintzak Bilboko ETEentzako eta saltokientzako ekimen berri bat jarri du martxan, zure erakundeko pertsonekin eta lantaldeekin lotutako erronkak identifikatzen eta jorratzen laguntzeko.
Proiektuak ieteam_ aholkularitzaren laguntza izango du; pertsonen kudeaketan dago espezializatuta, eta esperientzia handia du enpresei antolaketarekin, talentuarekin eta lantaldeen garapenarekin lotutako erronketan laguntzen.
Identifikatu non jarri behar duzun fokua
Lanaldi praktiko batekin hasiko gara, eta zure enpresaren egunerokorako gakoak izan daitezkeen arloak jorratuko ditugu: antolaketa, lanpostuak eta erantzukizunak, lidergoa eta lantaldeen kudeaketa, barne-komunikazioa, laneko giroa, konpromisoa eta fidelizazioa, garapen profesionala, prestakuntza, talentua erakartzea eta hautatzea, eta enplegatzaile-marka, besteak beste.
Zure enpresak benetan zer behar duen eta jarduketa espezializatu batek inpakturik handiena non izan dezakeen identifikatzen laguntzea da helburua.
Landu zure erronka aholkularitza espezializatu batekin batera.
Ikaskuntza eta gogoeta zure enpresaren errealitatera eramatea da programaren balio nagusia.
Aholkularitza espezializaturako eta indibidualizaturako ordu-poltsa bat izango duzu identifikatutako erronka lantzeko.
Ez dizkizu soluzio estandarrak eskainiko, baina zure enpresaren eta zure taldearen benetako behar bati erantzuteko aurrera egiten lagunduko dizuten esperientzia eta ezagutza espezializatua zure eskura jarriko ditu.
Gure lantaldeak zurekin batera aztertuko du hasierako egoera, ikuspegirik egokiena zehazten lagunduko dizu, eta zure enpresan aplikatu ahal izateko soluzioak, tresnak eta ekintza zehatzak landuko ditu zurekin batera.
Zuk aukeratuko duzu erronka eta zurekin batera landuko dugu.
Jardunaldiaren informazioa
- Eguna: Osteguna, 2026ko urriak 22
- Ordutegia: 09:00etik 10:30era
- Tokia: Zabalgune eraikina. Zabaltza plaza, 11. Bilbo
Izena emateko azken eguna: asteazkeana, 2026ko urriak 21, 12:00ak arte edo lekuak bete arte. Inskripzioa doakoa da