Bizitza luzatzea (Silver Economy)

Bizitza luzatu izana da hirien etorkizuneko erronka eta aukera nagusietako bat. Bizitza-itxaropena handitu izanak behar berriak sortu ditu, baina adinekoen eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko jarduera ekonomiko, produktu eta zerbitzu berriak ere sustatu ditu.

Enpresekin, ikerketa-zentroekin, erakundeekin eta adineko pertsonekin egiten dugu lan, zahartze aktiboa, osasungarria eta inklusiboa sustatzeko ekosistema berritzailea lortzeko.

2023an, Bilbao Silver Lab proiektua hasi ginen diseinatzen eta martxan jartzen; enpresek eta ekintzaileek adinekoentzako eta zaintzaileentzako produktuak edo zerbitzuak probatu ahal izateko ingurunea izan dadin Bilbon.  Horretarako, erronka bat abiarazi genuen 2024an, gure hirian zahartzearekin eta bizitza-luzerarekin lotutako beharrizanei aurre egiteko irtenbideak aurkitzeko. Gaur egun, proba-eskari horiek uneoro jasotzeko zerbitzu pilotua du Bilbao Ekintzak.

Proiektu adierazgarriak