Ekonomia zirkularrak hondakinak murriztean, baliabideak hobeto aprobetxatzean, eta produktuen eta materialen bizitza erabilgarria luzatzean oinarritutako eredu ekonomikoa proposatzen du.
Trantsizio berde eta digital bikoitzak sistema jasangarriagoetarako eraldaketa azkartzen du, eta sektore berriak sustatzen ditu, hala nola erabilera partekatua, berreskuratzeko eta birziklatzeko sistemak, zerbitzu gisa erabil daitezkeen produktuak eta naturan oinarritutako soluzioak. Ekimen horiek berrikuntza sustatzen dute, produktuen bizi-zikloak optimizatzen dituzte eta enplegu-aukera berriak sortzen dituzte, Garapenerako Helburu Jasangarriekin (GJH) bat etorriz.
Hori horrela, Bilbao Ekintzak ekonomia zirkularrerako bere bide-orri propioa egin du: gure ekintzak talentua sustatzera, ekintzailetzara eta enpresen lehiakortasunera bideratzeko plan estrategikoa. Tokiko eragileei jasangarritasunean eta zirkularitatean aurrerapausoak ematen laguntzeko tresnak eskaintzea da asmoa; trebakuntza-programen, aholkularitza teknikoaren, sentsibilizazio-kanpainen eta berrikuntza-proiektuen bitartez. Ekonomia zirkularrarekiko konpromiso horren helburua ez da soilik baliabideak erabiltzeko eta kudeatzeko dugun modua eraldatzea, baizik eta etorkizuneko belaunaldientzako hiri bidezkoagoa, inklusiboagoa eta erresilienteagoa eraikitzea.
Proiektu adierazgarriak
