Zerbitzu aurreratuak

Produktibitate handia duten zerbitzuak dira, eta kualifikazio handia duten pertsonek lan egiten dute horietan, teknologia berriak intentsiboki erabiliz.

Knowledge Intensive Business Servicesek (KIBS) ezagutza espezializatu handiko enpresa-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak hartzen dituzte barne, kualifikazio handiko pertsonak enplegatzen dituzte eta, normalean, teknologia berriak erabiltzen dituzte, kalitatezko enplegua sortuz eta jarduten duten lurraldeetako garapen ekonomikoari eta berrikuntzari ekarpena eginez.

Bilbo zerbitzuen hiria denez nagusiki, erreferentea izan nahi du enpresa-ehundurarentzako Zerbitzu Aurreratuetan eta, batik bat, industria adimendunarentzat. Izan ere, arlo horretako lehiakortasuna hobetzen lagun dezakete zerbitzuek, balio-proposamenaren sofistikazioa handituz, eta produktuan, fabrikatzeko moduan eta/edo bezeroari eskaintzeko moduan eboluzionatuz.

Proiektu adierazgarriak