Merkataritzarako aholkularitza

Bilbao Ekintzan, Bilbao Dendak eta Bilboko merkatarien Elkarteekin lankidetzan aritzen gara, laguntza- eta aholkularitza-programekin. Idatz iezaguzu!

Bilbao Ekintzak merkatarien elkarteak eta Bilbao Dendak hiriaren eta auzoen estrategiarekin lerrokatzea eta horietan inplikatzea du helburu. Horrela bideratuz, Bilboko elkarteen sarea hobetzea eta profesionalizatzea sustatzen da. Horretarako, hitzarmen bat dugu Bilbao Dendak elkartearekin eta merkatarien elkarteekin:

  • Merkatari Elkarteentzako Laguntza Programa
  • Elkarteentzako lokalak alokatzeko laguntzak
  • Merkataritza-elkarteentzako aholkularitza
  • Elkarteen arteko proiektuetarako laguntzak: Bilbo Historikoa

Bilbao Dendak

Merkataritzaren arloko asoziazionismoa formularik egokienetako bat da merkataritza-sare osora iristeko eta solaskide jakin batzuekin harreman onak izateko eta sektorearen premia larrienei irteera bat emateko.

Bilbao Dendak eta gainerako eskualde-elkarteek, azken finean Bilbao Dendak osatzen dutenak, aurrekontu-partida bat dute, hainbat jarduera egiteko aukera ematen diena.

Kudeaketako prestakuntza beharrezkoa da elkarteetako zuzendaritza-taldeentzat, gai hauei dagokienez: finantzak, erakundeen diru-laguntzak eta memoriak kudeatzea eta aurkeztea, plangintza estrategikoa edo taldeen kudeaketa, besteak beste.

Bilboko merkatarien elkarteen profesionalizazioa etengabea izan da. Horrela, elkarteak udalerriko eremu bakoitzeko merkataritza-sektoreko ordezkari bihur daitezen lortu nahi izan da, eremu horiek dinamizatzen eta biziberritzen lagunduz.

Merkataritza bateratuak emaitza hobeak lor ditzakeela uste dugu. Elkarren artean modu sinergikoan lan egiteak sektorearen egoeraren ezagutza egokiagoa ematen du. Horrela, laguntza espezifikoa behar duten arloak modu eraginkor batean identifikatzen laguntzen du.