Hiri garapena

Bilbao Ekintzak hiriaren garapen ekonomikoko estrategia koordinatzen du espezializazio adimentsuaren esparruan eta Euskadiko RIS3rekin batera, esparru horretan proiektu estrategikoak bultzatuz, besteak beste, Zorrotzaurreko irlarena.

Bilbao Ekintzak, Hiri garapenaren arloaren bitartez, Bilbao Next Lab proiektua eta Zorrotzaurreko Hiri Berrikuntzako Barrutiarena koordinatzen ditu.

Bilbao Next Lab

Bilbao Ekintzak eragile erraztailea izan nahi du hiriaren garapen ekonomikoan, hiriaren espezializazio adimentsuaren esparruan. Hala, Bilbao Next Lab ikerketa eta ekintza laborategi bat da, eragileen arteko lankidetzan oinarrituta dago eta hainbat arloetan proiektu eragileak sustatzen ditu.

Hauek dira helburuak eta laneko arloak:

  • Bestelako eragile publikoekin eta pribatuekin (Bilboko Tokiko Taldea) lankidetzan, Bilbon hiri garapen jasangarria sustatzea erraztea. Bilboko Udalak (Bilbao Ekintza sozietatearen bitartez) eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak helburu hori betetzeko elkarrekin lan egiten dute.
  • Espezializazio adimentsuaren estrategian lehentasunezkoak diren alorretan talentua erakartzea, garatzea eta mantentzea, RIS3 Euskadirekin lotuta, baita ere.
  • Hiri lehiakortasunean, ikerketa-ekintza alorrak hurbiltzea. Horren helburua, Bilbao Next Lab prozesu aitzindari gisa kokatzea da, hain zuzen ere, hirietako unibertsitatea-policy makers harremana sustatuz, hala, hiriko espezializazio adimentsua bultzatzeko eta hiri lehiakortasunaren alorrean, ikerketa-ekintza komunitatea garatzeko.
  • Europako hirien eta proiektuen arteko ikaskuntza sustatzea nazioartean kokatzeko, bereziki, etorkizuneko Zorrotzaurreko Berrikuntzako Hiri Barrutia garatzeko.

Zorrotzaurreko Berrikuntzako Hiri Barrutia

Bilbao Ekintzak, hiri garapeneko arloaren bitartez eta Zorrotzaurreko irlaren berrikuntza proiektuarekin, Zorrotzaurre nazioarteko erreferentziazko espazio berritzailea bihurtzeko lan egiten du, bertan, balio erantsi handiko zerbitzuak koka daitezen.

Hala, balio erantsi handia duten jardueren ekosistema espezializatua sortu nahi dugu, profil ezberdinetako enpresek, prestakuntza eragileek eta ikertzaileek parte hartuz. Bertan, askotariko erabilerak eta espazioak egongo dira, eta xedea Zorrotzaurreko irla Bilborako motor ekonomiko berria bihurtzea da, Bilboko enpresa egitura sendotzen duena eta nazioarteko erreferente gisa jokatzen duena.

Invest in Bilbao

Bukatzeko, hiri garapena arloak, aukeretarako eta jarduera ekonomikorako espazioak sortzeko helburu orokorra oinarri hartuz, Invest in Bilbao tokiko bulegoa zuzentzen du; bulego hori inbertsioak erakartzeko zentroa da, eta neurrira egindako zerbitzuak sustatzen eta ematen ditu, Bilbon eta metropoli eremuan proiektuak ezarri edo handitu nahi dituzten enpresa eta inbertsiogileentzat.