Modaren Astea, ‘Bilbao Fashion Week 2025’, ibilbide berriari ekiten dion proiektu estrategikoa da. Ekimenak, tokiko merkataritzaren eskutik, Bilbori modaren epizentro gisa kokatzeko aukera emango dio.
Azaroaren 13tik 23ra bitarteko programazioak askotariko jarduerak biltzen ditu, hala nola desfileak, workshopak, talk showak, tailerrak, erakusketak eta hiri-ekintzak, ekimen osagarriekin eta laguntza espezializatu handiagoarekin:
- 13/11/2025 14:00etan: “Emozioak saltzen dituzten saltokiak” mahai-ingurua Plaza Biribileko Turismo Bulegoan: emozioen merkataritzari buruzko hausnarketak, produktua eta zerbitzua bezeroen interesera bideratuz; Serie B, Mal de Ojo eta Amma-ren eskutik.
- 14-23/11/2025: Diseinu bakarren erakusketa Bilboko dendetan: Bilboko bederatzi saltokiren erakusleihoetan (Veritas, Dock Bilbao, Mosel, Perfumería Erlai, Los encajeros, Amma, Gerardo, Ruiz de Ocenda eta Mercedes de Miguel) hamar egunez tokiko lau diseinatzaile gazteren (Asier Quintana, Marta Reparaz, Igone Cabrerizo, Janire Olano) sorkuntzak egongo dira ikusgai.
- 14/11/2025 14:00etan: “Más allá del diseño” Talk Showa Pangea-Indautxu lokalean: Javier Barroetak, Eder Aurrek eta Patirke Moránek modaren munduan elementu eraldatzaile gisa duten esperientzia aurkeztuko dute.
- 15/11/2025 12:00etan: “Vísteme de Bilbao” desfilea – Hiria eta Moda: hiri-desfilea Funikular plazan eta Artxanda inguruan, hurrengo saltokien partaidetzarekin: Anna Montes, Juan Bilbao, Jajoan, Galeria 8360, Garzon, Falstaff, Barbour, El armario de Tater, 017 Store, Dock, New Lemon, Charlotte y Masquegorros, La tienda de Olga eta Javier Barroeta.
- 19/11/2025 14:00etan: Master Classa Zubiarte merkataritza-gunean: bizi-ohitura osasuntsuak, kirola, ile-apainketa eta koktelgintza Pilar Arranz, Yolanda Aberasturi eta nutrizioan eta kirolean aditua den Roberto Gomezekin.
- 20/11/2025 14:00etan: “Moda eta Zinema” hitzaldia Plaza Biribileko Turismo Bulegoan: solasaldia jantzien diseinatzailea den Nerea Torrijosekin, 2021ean jantzien diseinu onenaren Goya saria irabazi zuena.
- 22/11/2025 20:00etan:Pasarela Euskalduna Jauregian: desfile nagusia, edizio honetako berrikuntza gisa hiriko kalitatezko saltokientzako erakusketa-espazio bat duena. Ekitaldi horretan “Bilbo Modaren Hiribildua” VI. Saria emango zaio Alberto Etxebarrieta moda diseinatzaile bilbotarrari, “SinPatron” ekimenaren sortzaileari.
** Jardueretara joan nahi duten pertsonak aldez aurretik erregistratu gabe joan ahal izango dira, edukiera bete arte, pasarelaren kasuan izan ezik, horretarako BilbaoCentro-ren bidez izena eman beharko baitute.