Bilbao Silver Lab

Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak zuzendutako eta SSI Taldeak inplementatutako proiektua da Bilbao Silver Lab, eta honako hau du helburu: enpresek eta ekintzaileek adineko pertsonei zuzendutako produktu edo zerbitzuak probatzeko ingurune batean bilakatu dadila Bilbo. Horretarako erronka bat bota dugu, gure hirian zahartzearekin eta bizitza-luzerarekin lotutako beharrizanei aurre egiteko irtenbideak aurkitzeko.

Ezarri den erronka da pertsonen etxeko bizi-kalitatea luzatzea beren zahartze naturalaren zikloan. Horretarako, prebentzioa eta adinekoen eta haien zaintzaile familiarren eta familiakoak ez direnen zaintza (fisikoa zein mentala) azpimarratzen ditu, eta, ahal den neurrian, hauskortasuna eta/edo mendekotasuna atzeratzen ditu.

Irtenbide, produktu eta/edo zerbitzu fisiko eta/edo digitalak, arduratsuak, eskuragarriak eta erabilgarriak eta/edo haien zaintzaileek erabiltzeko modukoak bilatzen ditugu, adineko pertsonaren etxeko egonaldia ahalik eta bizi-kalitate handienarekin luzatzea ahalbidetuko dutenak, bai prebentzioari dagokionez (fisikoa eta/edo mentala), bai hauskortasunari eta are mendekotasunari dagokienez.

Horretarako, Bilbao Silver Lab-ek deialdi bat ireki du, erronka horri erantzungo dion irtenbide bat aukeratzeko eta irtenbide hori Bilbon probatzeko.

Hautatutako proiekturako onurak:

  • Irtenbidea gehienez ere 6 hilabetez, ingurune erreal batean eta balizko erabiltzaileekin probatzeko aukera.
  • Ikusgarritasuna emango zaio hautatutako proiektuari, Bilbao Ekintzaren eta SSI Taldearen komunikazio-kanalen bidez, eta proiektuari zabalkundea eman diezaioketen Bilbao Silver Laben beste eragile laguntzaile batzuen bidez.
  • Bilbao Ekintzak 10.000 € emango dizkio hautatutako proiektuari.

Horrez gain, aukeratu ez diren proposamenetako hiru, gehienez, SSI Ekin Silver Economy mentorizazio-zerbitzuan sartu ahal izango dira, sailkapenean duten hurrenkeraren ordenaren arabera.

Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 6ko 13:00ak arte egongo da zabalik.

Erronka honi erantzuten dion eta probatu nahi duzun produktu edo zerbitzu bat duzu?

Bidali zure proposamena helbide honetara: sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus

Hemen duzu zure proposamena aurkezteko beharrezkoa den informazioa eta dokumentazioa:

Bilbao Silver Lab erronkaren oinarri arautzaileak

I. Eranskina: Eskaera eta zinpeko adierazpena

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala. Bilbao Silver Lab

AURREKO FASEAK

Proiektuaren hasieran, hiru Focus Group sortu ziren, askotariko alor tematikoak jorratzeko, eta dagokien alorretan adituak diren profesionalek eta eragileek osatu zituzten.

Fase horretan, erantzuteko moduko erronkak eta aukera-agertokiak sortu ziren, eta hainbat elkartetako adinekoek osatutako Aholku Batzorde batek egiaztatu eta lehenetsi zituen.

Azkenik, teknologia-zentroetako, unibertsitateetako eta enpresa-elkarteetako eragileek osatutako Talde Eragileak deialdi honetan botatako erronka aukeratu du.