Innolab Bilbao

Innolab Bilbao berrikuntza irekirako espazio bat da, eta talentuak zein teknologiak bertan bat egiten dute enpresa-erronkei irtenbide berriak bilatzeko.

Innolab Bilbao irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da, eta Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez bultzatuta sortu zen. Gainera, honako hauek parte hartzen dute bertan: BBK, IBM, Corporación Mondragón, Iberdrola, Deustuko Unibertsitatea eta Euskaltel, bazkide sortzaileak baitira.

Berrikuntza-plataforma ireki bat da, eta lurraldeko eragile publiko-pribatu guztien arteko lankidetza (korporazio handiak, start-upak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, klusterrak eta enpresak) izango da lan egiteko prozeduraren ardatz nagusia.

Hauexek dira Innolab Bilbaoren jarduera-lerro nagusiak:
  • Ezagutzaren barreiadura
  • Berrikuntza irekia
  • Start-upak azeleratzea

Honako hauekin zerikusia duten teknologia berrietan oinarritzen diren ezagutza– edo espezializazio-arloak ditu: adimen artifiziala, Gauzen Interneta, Big Data, errealitate areagotua, Machine Learning, 4.0 Industria, Blockchain, Robotika eta abar.