Bilbao 5X5 Programa – Emaitzak

Bilbao Ekintzak, Designregio Kortrijk erakunde flandestarrarekin batera, eta EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearekin lankidetzan, 5X5® BILBO programa garatu du 2024ko azarotik.

Programa horren bidez, diseinuaren lau profesional, Bilboko bi eta Kortrijk-eko beste bi, lau euskal enpresarekin aritu dira lanean, diseinuaren metodologien bidez beren produktu edo zerbitzuetako bat garatzeko edo birdiseinatzeko. Emaitza horiek urrian erakutsiko dira Kortrijk-eko Wonder Festival jaialdian, Bilbon Bilbao Bizkaia Design Week ekitaldian (azaroaren 20-28), eta, ondoren, Deustuko Unibertsitateko klaustroan eta BEAZ-eko sarreran.

 

————————————–

 

PROIEKTUA – Detergente industrialen lerro berri baterako packaging eta branding diseinua

Enpresa:

Jabones El Abra 1946tik detergente industrialak ekoizten dituen enpresa da, Bizkaian kokatua. 2025ean lortutako helburuetako bat izan da ECO-ABRA produktu kontzentratuen linea berria merkaturatzea, Bag in Box formatuan, ehun eta ontziteriarako.

Diseinatzailea:

Brand Creatiers Bilbon kokatutako branding eta diseinu estudioa da. Marka-diseinuaren eta -komunikazioaren hainbat eremutan jarduten du, eta produktu eta zerbitzu fisiko zein digitaletan gauzatzen diren proiektuetan parte hartzen du; hala, aholkularitza-, analisi- eta estrategia-prozesuetatik hasi eta azken egikaritzeraino gara ditzake, eta, kasu batzuetan, in-house gisa integra daiteke design partner gisa.

Deskribapena:

Bag in Box formatua ardoaren industriatik “inportatutako” enbasatze-sistema bat da. Plastikozko poltsa bat da, balbula dosifikatzailea duena, kartoizko kaxa batean sartuta. Formatu honen 3 abantaila nagusiak errentagarritasuna, funtzionaltasuna eta jasangarritasuna dira.

Brand Creatiers-ek hainbat prozesu planteatu eta gauzatu zituen, besteak beste: benchmarking motako analisi bat, haien beharrak behar bezala ulertzeko eta, gainera, interesa sortzeko produktu-gama berriaren merkaturatzean.

Oro har, diseinu-erronka nortasun berri bat sortzea izan da, bai markarena, bai packaging-arena. Sormenari dagokionez, horiek izan dira emandako irtenbide nagusiak.

  • Ikusmen-kode propio bat, markaren hainbat elementutan ezagutzeko eta aplikatzeko modukoa. Ideia hori ECO Abra marka berriaren hainbat aktibotan aplikatu da: logoa, produktu desberdinen izendapena eta bestelako komunikazio euskarriak.
  • Packaging-ean txertatzeko eskuz markatzeko sistema bat, kartoizko kaxa produkzio txikietan pertsonalizatzeko aukera ematen duena.
  • Informazioa etiketetan erakusteko modua berrantolatu eta sinplifikatu egin da, erabiltzaileek errazago irakur dezaten.

Produktu-lerro honek bezeroen beharrak asetzen ditu bilgarri- eta etiketa-formatu erakargarri batekin, eta jauzi kualitatibo bat ekarri du gaur egungo produktuekin alderatuta, formatu eta etiketa tradizionalagoak zituenak. Metodologiaren eta diseinuaren ikaskuntza baliagarria izango da hemendik aurrera produktu berriak merkaturatzeko eta egungo produktuak hobetzeko.

 

PROIEKTUA – Erabiltzaile-esperientzia hobetzeko web-aplikazioa birdiseinatzea

 

Enpresa:

ASIMOB Data as a Service (DaaS) enpresa da, Errepideen Ikuskatzaile Autonomoa eta Ikuskatzaile Autonomoa garatu eta merkaturatzen dituena. Kale eta errepideen egoera detektatzen du Ikusmen Artifizialaren bidez, mantentze-lanen eraginkortasuna hobetzeko, Bide Segurtasunerako arrisku-puntuak aurkitzeko eta kaleetara ibilgailu autonomoak iristea errazteko.

 

Diseinatzailea:

UXpertise Lieven Degrauwe freelance produktu-diseinatzailearen diseinu-estudioa da UX arloan ikasi zuen Londresen eta Amsterdamen, eta 10 urte baino gehiago daramatza hainbat sektoretan diseinatzaile digital gisa lanean.

Describapena eta ondorioak:

ASIMOB zerbitzuan, erabiltzaileei emaitzak ikusteko aukera ematen dien web aplikazioa funtsezko elementua da. Aplikazio horren bidez, aktiboen egoeraren emaitzak ikusten dira (trafiko-seinaleak, bide-markak, babes-hesiak, zoruaren egoera, gaueko ikuspen-azterketa), akatsak aztertzen dira eta ebidentziak bistaratzen dira, datuetan, bideoan edo argazkietan. Web-aplikazioaren lehen bertsioak oinarrizko funtzionaltasunetara sartzeko aukera ematen zuen, baina erabilgarritasunaren ikuspegitik hobekuntzak eta irudi aurreratuagoa eskatzen zituen.

UXpertise eta ASIMOBen artean web-aplikazioaren bertsio berri bat diseinatzeko lankidetzari esker, ingurune intuitiboago bat garatu ahal izan da, non erabiltzaile-esperientzia gailentzen den eta funtzionalitate berriak dituzten etorkizuneko bilakaeretarako oinarriak ezartzen dituen. Hori guztia elkarlanean egindako sormen esperientzia bati esker!

 

Bideoa

 

PROIEKTUA – “GarbiAir”en birdiseinu estetiko eta funtzionala

Enpresa:

BROMALGAE, 2018an Bilbon sortua, enpresa teknologiko berritzaile bat da, errekuntza-prozesuetan sortutako gas kutsatzaileak (COlogeta NOx, adibidez) murrizteko doitasun handiko soluzio kimiko eta biologikoak garatzen dituena, eta etorkizun iraunkorragoa lortzen laguntzen duena.

Diseinatzailea:

PARS PRO TOTO Genten (Belgika) egoitza duen berrikuntza-aholkularitza da, eta 30 urteko esperientzia du enpresak maila guztietan hazten laguntzen. Produktuetan, markan, zerbitzuetan eta estrategian berrikuntzak eginez, abantaila jasangarriak sortzen dituzte, ikusmena, sormena eta enpatia uztartuz eragin iraunkorra lortzeko.

Deskribapena eta ondorioak:

Erronka Bromalgae enpresaren “GarbiAir” produktua birdiseinatzea zen, ikuspuntu estetiko eta funtzionaletik. Soluzio aurreratu bat da, hiri eta industrietan kutsatzaileak gutxitzen dituena, eta aire garbiagoa eta osasungarriagoa lortzen laguntzen duena.

Design thinking aplikazioko workshop baten bidez, hobetzeko aukerak identifikatu ziren, eta GarbiAirrentzako hainbat egoera garatu ziren. Gero, enpresa bisitatu zen, produktua eta haren erabilerak xehetasunez ulertzeko, behar nagusiak identifikatzeko eta diseinu-estrategia bat definitzeko.

Elkarrekin ezarri zituzten erronka nagusiak: hiri-integrazioa; diseinurako hizkuntza formal berria; ergonomiaren hobekuntza; zerbitzuaren eta mantentze-lanen optimizazioa; eta trinkotze funtzionala.

“Azal” kontzeptuan oinarritutako lengoaia formal bat sortu zen, identitate desberdinetara pertsonalizatzeko eta egokitzeko aukera ematen duena. Ergonomia birdiseinatu zen fotobioerreaktorerako sarbidea errazteko, eta hainbat arkitektura eta hiri-integrazio aztertu ziren, altzari integratuko sistema modularrak erabiliz.

Emaitza GarbiAir irisgarriagoa, trinkoagoa eta estetikoki moldagarriagoa da, eta arkitektura sinplifikatuak ekoizpena, instalazioa eta mantentze-lanak errazten ditu. Esperientzia horrek erakusten du diseinuak balio ukigarria ematen duela, funtzionaltasuna, estetika eta bideragarritasuna orekatzen baititu.

 

PROIEKTUA – Breezy Premium gurpil-aulkiaren hobekuntza

Enpresa:

Sunrise Medical Enpresa Multinazional taldea da, eta ekoizpen-zentroak Alemanian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan ditu. Bakiola industrialdeko instalazioak 100 langilek eta 7500 m²-ko instalazioek osatzen dituzte

Hiru produktu-familia fabrikatzen dira, mota askotakoak, eta eskaera bidez egiten da ekoizpena, 24/48 orduan entregatzeko konpromisoarekin : eskuzko aulkiak, aulki elektrikoak eta ospitaleetako garabiak.

Hainbat fabrikazio-teknologia aplikatzen dira instalazioan: kurbaketa, puntzonaketa, altzairu- eta aluminio-atalen soldadura eta aurrez deskribatutako modeloen azken muntaketa. Beste prozesu industrial batzuk, hala nola laser-ebaketa, pintura eta azpisailkatzeen muntaketa, kanpoan egiten dira.

 

Diseinatzailea:

Héctor Lezaun freelance diseinatzaile industriala da, eta conceptHACHE markaren pean lan egiten du. Nazioarteko prestakuntzarekin eta diziplina anitzeko ibilbidearekin, diseinuaren ikuspegi irekia ematen du. Kontzeptualizazioan espezializatua, bere ikuspegia diseinu kontziente, estrategiko eta atenporalean oinarritzen da, irtenbide iraunkor eta esanguratsuak sortzera bideratua.

 

Deskribapena eta ondorioak:

Proiektuan, hobetu beharrekoak eguneratu dira, gurpil-aulkien eskuzko premium modeloan: beso-euskarriak, esekitokia eta ehuna. Helburu nagusia diseinua sinplifikatzea izan da, ikus-inpaktua areagotuz, pieza kopurua murrizten saiatuz, muntaketa sinplifikatuz eta, azken batean, kostua murriztuz.

5×5 programari esker, Sunrise Medicalek produktuaren berrikuntzari aurre egin ahal izan dio ikuspuntu zabal batetik. produktuaren kostua murrizteko formulak aztertzen, konpainiaren estandarrak mantenduz.

Diseinatzailearekin izandako lankidetzari esker, ikuspegi sortzaileagoa izan dute, eta Sunrise Medicalek kontuan hartuko ez lituzkeen ideiak sartu dituzte. Ideia-konbinazio horrek eraginkortasuna, estetika eta azken erabiltzailearentzako balio erantsia lotzen dituzten soluzioak sortu ditu.

Prozesu osoan diseinuak duen garrantzia egiaztatzeko balio izan du proiektuak, aulkiaren kontzeptutik, erabileretatik, erabiltzaileetatik, fabrikaziotik igaroz, azken produktura iristeko.