DUETO-UNESCO PROGRAMA

Dueto diseinuko profesionalen eta beste sektore batzuetako enpresen arteko lankidetza sustatzen duen ekimena da, diseinuak enpresen berrikuntza eta hobekuntzarako palanka gisa duen potentzialari garrantzia emateko. Bi eta sei hilabete bitarteko aldi batean, proiektuaren arabera, diseinuaren arloko profesional batek enpresa bati laguntzen dio enpresaren erronka bat argitzen, diseinu-metodologiak erabiliz; Bilbao Ekintzak, berriz, diseinuaren arloko profesional horren kostuak bere gain hartzen ditu.

 

Bi formatu daude, DUETO-UNESCO eta DUETO-BILBAO. DUETO-UNESCOk Diseinuaren kategoriako UNESCOren Hiri Sortzaileen Sareko (UCCN) beste hiri batzuetako diseinuko profesionalekin eta enpresekin konektatzen ditu Euskadiko diseinatzaileak eta enpresak; eta Dueto-Bilbaok, berriz, Bilboko diseinuko profesional bat eta lurraldeko enpresa bat konektatzen ditu. Bi programen helburua da diseinu-metodologiak berrikuntzarako, prozesuak hobetzeko edo produktu eta zerbitzu berriak garatzeko erabiltzea. DUETO-UNESCOren kasuan, enpresaren eta diseinu-estudioaren arteko harremana telematikoa da.

Lehenengo DUETO-UNESCO ekimena Detroit hiriarekin garatzen ari da, eta hurrengo deialdietan sareko beste hiri batzuekin ere Duetoak egitea aurreikusten da.

 

Diseinuaren arloko zer profesionalek har dezakete parte?

Diseinuaren arloan gutxienez 5 urteko esperientzia duten, helbide soziala edo lantoki bat gutxienez Bilbon duten eta deialdi bakoitzaren Terminoetan eta Baldintzetan jasotako baldintzak betetzen dituzten diseinuaren arloko profesionalak.

 

Zer enpresak har dezakete parte?

Edozein sektoretan jarduten duten ETEek, helbide soziala edo lantokia Euskadin baldin badute, diseinuaren bidez jorratu daitekeen erronka edo behar bat baldin badute (produktu edo zerbitzu berria, existitzen den zerbait hobetzea edo berritzea, etab.) eta deialdi bakoitzaren terminoetan eta Baldintzetan jasotako baldintzetara egokitzen badira.

 

Erronka edo behar motak

  • Arazo zehatzentzako soluzioak
  • Produktuak eta zerbitzuak hobetzea, hala nola erabiltzailearen esperientzia (UX) edo erabilgarritasuna
  • Merkatuan bereiztea
  • Irudia eta posizionamendua hobetzea
  • Kostuak optimizatzea
  • Merkatu berrietara nazioartekotzea

 

Prozesua edo faseak

  1. Enpresaren erronka hautatzea
  2. Diseinu-estudioa hautatzea
  3. Lanaren irismena definitzea (SOW)
  4. Aldeen arteko hitzarmena sinatzea eta lehen ordainketa egitea diseinu-estudioari (% 50)
  5. Proiektua garatzea
  6. Proiektuaren amaierako memoria eta bigarren ordainketa egitea diseinu-estudioari (% 50)

 

Jabetza intelektuala eta industriala

Emaitzen, prototipoen, produktuen, diseinuen, metodologien edo dokumentuen titulartasuna erronka egiten duen enpresarena izango da, aldeek beste banaketarik adostu ezean.

Hala ere, diseinatzaileek aplikatu beharreko legeriaren arabera dagozkien eskubide moralak gordeko dituzte.

 

Diseinu-estudioari ordaintzea

Hautatutako diseinatzaileak 10.000 €-ko (BEZik gabe) dirulaguntza jasoko du proiektuan aritzeagatik, eta hiri bakoitzeko UCCN sareko erakunde kudeatzaileak ordainduko dio, kasu honetan, Bilbao Ekintzak.

Akordioa eta SOWa sinatu ondoren, bi ordainketetako lehenengoa jasoko du (% 50, guztizko zenbatekoaren gainean), eta bigarren ordainketa proiektua amaitu eta Txostena entregatu ondoren egingo da.

Erronka botatzen duen enpresa arduratuko da proiektuaren garapenetik eratorritako materialen kostuez.