Zientzia Azoka

Zientzia Azoka 12 eta 18 urte arteko gazteentzako ekimen bat da, ikasturtean proiektu zientifiko edo teknologikoak garatu ditzaten eta, gero, publikoari aurkeztu diezazkioten.

Gazteek urtean zehar egin dituzten proiektuak aurkezten dituzte azokan, Bilboko Plaza Barriko arkupeetan jartzen diren erakusmahaietan. Bestalde, plazaren erdian karpak jartzen dira, non enpresa eta entitateek bertaratzen direnentzako tailerrak antolatzen dituzten.

Gazteen taldeek haiek aukeratzen duten gai baten inguruan egiten dute lan ikasturte osoan, betiere, ikertzaile profesionalen laguntza eta aholkularitzarekin. Lan horren emaitza Zientzia Azokan ikusgai jarriko den proiektu zientifiko edo teknologikoa izango da.

Azokaren azken helburua gizartean kultura zientifikoa bultzatzea da eta gazteen artean gai zientifiko-teknologikoekiko interesa piztea.