Zer behar duzu?

Bilbao Ekintzari buruzko edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

  • Enpresa

    Zer motatako zerbitzuak eskaintzen dizkie Big Bilbaok eta Bilbao Ekintzak ekintzaileei?

    Big Bilbaon, Bilbao Ekintzaren ekintzailetza-zentroan, zure enpresa sortzeko eta abian jartzeko prozesu osoan lagunduko dizugu. Zure proiektua errealitate bihur dadin, behar duzun laguntza guztia jasoko duzu, ahalik eta arrisku gutxien hartuz.

    Laguntza-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu: ekitea ez da erraza eta askotan bakarti sentitu ahal zara; horregatik, zure ideia aztertuko dugu eta proiektuari forma ematen laguntzen dizugu, modu pertsonalizatuan eta hurbilean, ahalik eta lasterren errealitate izan dadin. Zure proiektua abian jartzeko etapa guztietan lagunduko dizugu.

    Zure negozioa kudeatzeko prestatzen zaitugu: ekintzailetzan formakuntza funtzeszkoa da. Etorkizuneko negozioa kudeatzen ikasteaz gain, etengabeko prestakuntza emango dizugu, enpresa-arrakasta lortzeko behar dituzun gaitasun eta tresna nagusiak eskura ditzazun.

    Ekiteko baliabideen berri ematen dizugu: denbora eta distrakzioak aurrezteko, eta zure dedikazio-denbora guztia zure negozioa abian jartzera bideratuta egon dezan, unean-unean jakinaraziko dizugu zure eskuera dauden baliabide guztiak (laguntzak eta diru-laguntzak, espazioak, jardunaldiak edo lehiaketak).

    Big komunitate ekintzailearekin harremanetan jarriko zaitugu: ezagutu zure antzeko beste proiektu batzuk, Big Bilbaon izan diren beste pertsona batzuen esperientziekin inspiratu eta parte hartu antolatzen ditugun, eta zure proiekturako baliagarriak izango zaizkizun, ekitaldi guztietan.

    Eta, gainera:

    Bilborako sektore estrategikoak: Bilboko espezializazio adimenduneko estrategiari lotutako enpresa-programen eta -proiektuen aldeko apustu berezia egiten dugu honako sektore estrategiko hauetan:

    • Zerbitzu aurreratuak
    • Ekonomia digitala
    • Kultura- eta sormen-industriak
    • Turismoa

    Ekintzailearen Arretarako Gunea gara: enpresa berri baten eraketa digitalki kudeatzeko baimena dugula esan nahi du.

    Ekintzailetza-guneak: ikastetxe-sare bat dugu, “Auzo Factorys” izenekoa, zure enpresa oso baldintza onetan martxan jartzeko espazio batera sartzeko aukera ematen duena.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Ekintzailetza-Big Bilbao” saila hautatuz.

  • Enpresa

    Zer motatako laguntzak eskaintzen dizkie Bilbao Ekintzak enpresa txiki eta ertainei edo autonomoei?

    Bilbao Ekintzak Bilboko enpresa txiki eta ertainei eta saltokiei laguntza ematen die lehiakortasuna hobetzen, proiektu edo negozio-ildo berriak abiarazten, salmentak hobetzen edo, oro har, negozioa kudeatzen. Horretarako, arreta ematen dieten enpresa adituen eskura jartzen ditugu, ETEarentzat kosturik gabeko aholkularitza-orduak eskainiz, besteak beste, honako arlo hauek landu ahal izateko: finantzaketa, marketina eta merkaturatzea, erakusleiho-apainketa, giza baliabideak, merkataritza elektronikoa, merkataritza-posizionamendua eta Interneten, negozioaren informatizazioa eta digitalizazioa, etab.

    Bestalde, hainbat erakunde eta organismoren laguntza eta diru-laguntza programei buruzko informazioa ere ematen dugu, modu integralean, pertsonen kontratazioa erraztuz eta enpresentzat talentua sustatuz.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Enpresa” saila hautatuz.

  • Enpresa

    Azkenaldian, enpresa egoera zailean dago, salmentak atzeraka doaz eta bezero gehiago erakarri behar ditugu. Ba al dago gure fakturazioa handitzen eta, oro har, kudeaketa hobetzen lagunduko digun laguntzarik edo aholkularitzarik?

    Bilbao Ekintzak, lehiakortasun posizionamendua bultzatzeko asmoarekin, enpresa munduan hainbat arlotan adituak diren profesionalak enpresa txiki eta ertainen eta saltokien eskura jartzen ditu. Banakako aholkularitza-zerbitzu horrek gai hauek lantzen ditu: marketin komertziala, ekonomiko-finantzarioa, teknologikoa edo giza baliabideena.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Enpresa” saila hautatuz.

  • Enpresa

    Nire negozioa hausnarketa estrategikoko, eraldaketako eta aldaketa-prozesuko une batean dago. Zer eskaintzen dit Bilbao Ekintzak?

    Bilbao Ekintzak Mentoring programa bat du Bilboko enpresa eta saltokientzat, baldin eta hiru urte baino gehiago jardunean badaramate edota negozio-eredua aldatzen, estrategia aldatzen edo hausnartzen, etab. ari badira. Aholkulari batek ikuspuntu berriak, erreferentziak eta bere esperientzia eman diezazkioke zure negozioari.

    Negozio edo enpresarentzat erabaki estrategikoak hartzeko unea iristen denean, esperientzia handiko norbait ondoan izatea bilatzen dugu. Hori da Bilbao Ekintzatik Mentoring programarekin posible egiten duguna.

    Mentoringa laguntza-prozesu pertsonalizatua da, jarduteko aukerak ebaluatzeko, erabaki onenak hartzeko eta inplementatzeko. Banakako, online eta/edo aurrez aurreko bileren bidez bideratzen da, hamabost egunean behin eta zortzi hilabete inguruz.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Enpresa” saila hautatuz.

  • Enpresa

    Zein enpresak eskura ditzakete Bilbao Ekintzak abian jarritako kontrataziorako laguntzak?

    Tokiko enpresak: Bilbon lantokia eta jarduera ekonomikoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
    • Beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribatu batek diru-laguntza edo laguntzarik eman ez izana, deialdi honetako kontratazioak egiteko Gizarte Segurantzarako hobariak izan ezik.
    • Zehapen penal edo administratiborik ez izatea.

  • Enpresa

    Bilboko enpresa bat gara, eta Bilbao Ekintzak eskaintzen duen prestakuntza ezagutu nahi dugu.

    Bilbao Ekintzak, Enpresa Garapen eta Enplegu arloen bidez, hainbat formatutako ekintzak antolatzen ditu Bilbon kokatutako enpresentzat,  hala nola: Webinars, tailerrak, foroak, etab. Kosturik gabeko jarduerak dira.

    Prestakuntza-ekintzen gaiak hainbat arlo biltzen ditu, hala nola: ekonomiko-finantzarioa, eraldaketa digitala, Mentoringa, estrategia, berrikuntza, erabiltzailearen esperientzia, komertziala, teknologia, etab.

    Ekintza horietako batzuk, gainera, Bilboko saltoki eta enpresentzako aholkularitza indibidualizatu edo pertsonalizatuko programa espezifikoetarako sarbideari lotuta daude, Bilbao Ekintzak laguntzen duen arlo bakoitzeko profesional onenen eskutik.