-
Merkataritza
Zer da "Bilbao Bonu" kanpaina?2020ko azaroan, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, #BONOBILBAO kanpaina abiarazi zuen, Aurrera Bilbao Planaren esparruan, hirian COVID-19k gehien kaltetutako lau sektoreei laguntzeko: Merkataritza, kultura, ostalaritza/jatetxea eta turismoa (ostatua eta turismo-jarduerak).
2020ko Aurrera Bilbao Planeko Merkataritza, Kultura eta Ostalaritza bonuen eta Aurrera 2021 Planeko Merkataritza bonuen arrakastaren ondoren, orain 2021ko Aurrera Bilbao Planeko Bono Bilbao Kultura eta Ostalaritza kanpainaren bonuen salmenta hasi da, negozioen eta establezimenduen atxikitzeko lehen fasearen eta ondoren.
Irailaren 8an hasi zen kultura eta ostalaritza sektoreko enpresek planarekin bat egiteko epea. Horrela, 155.000 bonu baino gehiago merkaturatu dira (124.000 ostalaritzarako eta 30.529 kulturarako), 1.5 milioi euroko aurrekontuarekin, herritarren kontsumo zuzena sustatzeko, sektore horiek ekonomikoki suspertzeko helburuarekin.
Bonuak salmetan daude jadanik, www.bonobilbao.eus-en. Ostalaritzakoen kasuan, bi bonu daude: 10 eta 20 eurokoak, Bilboko Udalak balioaren erdia jarrita. NAN bakoitzeko bost bonu atera daitezke, eta erosketa-txartel bakoitzeko lau ere erabil daitezke. Erabiltzeko azken eguna 2021eko abenduaren 5a da.
Kulturakoek, aldiz, 20 eta 40 euroko balioa dute. NAN bakoitzeko hamar bonu atera daitezke, eta erosketa-txartel bakoitzeko lau trukatu. Bonuen trukea 2022ko martxoaren 15ean amaituko da.
Zalantzarik izanez gero, kanpainari buruzko edozein kontsulta egin dezakezu bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus posta elektronikoaren bidez eta 944 20 53 95 telefonoan, 09: 00etatik 14: 00etara.
Era berean, une honetan Bilbao Bizkaia turismo-bonoen atxikitze epea zabalik dago, Udalak eta Foru Aldundiak batera sustatuta.
-
Merkataritza
Zer lan egiten du Bilbao Ekintzak merkatarien elkarteekin?Bilbao Ekintza Bilbao Dendak elkartean biltzen diren zonako merkatarien elkarteekin lankidetzan aritzen da, haien sustapen-ekintzak babesteko eta elkartekide ez diren saltokiei haien parte izatera gonbidatzeko. Izan ere, denei batzeak mesede egiten diela, urrunago iristea eta erronka komunei aurre egitea ahalbidetzen duela uste baitu.
Zehazki, honako hauek dira laguntza horren ondorioak:
- Bilbao Dendak osatzen duten hamahiru merkatari-elkarteek urtean zehar egin beharreko ekintzen jarraipena egitea.
- Kanpainak abian jartzeko, eskabideak kudeatzeko eta jardueren amaierako memoria aurkezteko laguntza teknikoa.
- Kanpainen azken ebaluazioa eta hobekuntza-ekintzen identifikazioa.
- Etengabeko lana Bilbao Dendak elkartearekin, hiriko merkataritza-sarea hobetzeko eta baterako ekintzak hedatzeko.
- Gastuen justifikazioa eta memoria ekonomikoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Merkataritza” saila hautatuz.
-
Merkataritza
Zer zerbitzu eskaintzen ditu Bilbao Ekintzak dagoeneko martxan dagoen saltoki batentzat?Bilbao Ekintzak aukera berriak identifikatzen eta aztertzen laguntzen du, bezeroari balio erantsi handiagoa emateko, merkataritza-posizionamendua hobetzeko, negozioak digitalizazioaren alde egiten duen apustua indartzeko edo enpresa-kudeaketa hobetzeko.
Gainera, euskarri hori honako tresna hauen hedapenean gauzatzen da, besteak beste:
- Enpresa-ekimen berriei laguntzea, bideragarritasun-azterketak egiteko prestakuntza eta aholkularitzaren bidez ( % 100eko diru-laguntza).
- Dagoeneko ezarrita dauden saltokiei laguntza ematea, merkataritza-berrikuntzako plan bat egiteko aholkularitza espezializatuaren bidez ( % 100eko diru-laguntza).
- Izaera berritzaile argiko proiektu edo jardueretarako diru-laguntzak, inbertsio-ahalegin handia eskatzen dutenak eta hirian inpaktu nabarmena eragiten dutenak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Merkataritza” saila hautatuz.
-
Merkataritza
Zer da "Bilbao Bonu" kanpaina?2020ko azaroan, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, #BONOBILBAO kanpaina abiarazi zuen, Aurrera Bilbao Planaren esparruan, hirian COVID-19k gehien kaltetutako lau sektoreei laguntzeko: Merkataritza, kultura, ostalaritza/jatetxea eta turismoa (ostatua eta turismo-jarduerak).
2020ko Aurrera Bilbao Planeko Merkataritza, Kultura eta Ostalaritza bonuen eta Aurrera 2021 Planeko Merkataritza bonuen arrakastaren ondoren, orain 2021ko Aurrera Bilbao Planeko Bono Bilbao Kultura eta Ostalaritza kanpaina hasiko da, negozioen eta establezimenduen atxikitze fasearekin.
Irailaren 8tik aurrera, kultura eta ostalaritza sektoreko enpresek planarekin bat egin dezakete, eta herritarrek, berriz, urritik aurrera erosi ahal izango dituzte bonuak. Horrela, 155.000 bonu baino gehiago merkaturatuko dira (124.000 ostalaritzarako eta 30.529 kulturarako), 1.5 milioi euroko aurrekontuarekin, herritarren kontsumo zuzena sustatzeko, sektore horiek ekonomikoki suspertzeko helburuarekin.
Negozioak www.bonobilbao.eus helbidearen bitartez atxiki daitezke irailaren 8tik aurrera. Ostalaritza sektoreko enpresek irailaren 22ra arte bat egiteko aukera dute, eta kultur sektoreak, berriz, kanpaina amaitu arte, 2022ko otsailean. Bilbo Ostalaritza eta Kultura Bonuen aurreko kanpainetan parte hartu duten establezimenduek mezu elektroniko bat jasoko dute edizio berri honetan parte hartu dutela berresteko, baina ez dute berriro erregistratu beharrik izango.
Zalantzarik izanez gero, kanpainari buruzko edozein kontsulta egin dezakezu bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus posta elektronikoaren bidez eta 944 20 53 95 telefonoan, 09: 00etatik 14: 00etara.
Era berean, une honetan Bilbao Bizkaia turismo-bonoen atxikitze epea zabalik dago, Udalak eta Foru Aldundiak batera sustatuta.
-
Merkataritza
Tokiko merkataritzari buruzko zer informazio mota du Bilbao Ekintzak ?Bilbao Ekintzak azterketak eta prospekzio-lanak egiten ditu tokiko merkataritzaren errealitatea hobeto ezagutzeko.
Hala, Bilboko merkataritza-sektoreari buruzko informazio eta zaintza estrategikoko sistema bat du, erabakiak hartzeko prozesuak eta tokiko merkataritzari laguntzeko jardueren definizioa hobetzea ahalbidetuko duen baliozko informazioa lortu eta ustiatzeko.
Horretaz aparte, prospekzio-lan proaktiboa egiten du hiriko saltoki guztietan, Bilbao Ekintzaren zerbitzuak eskainiz eta iradokizunak eta beharrak bilduz. Gainera, horri esker, datu-base eguneratu batekin lan egiten dugu harremanetan jartzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.