Bilbon jokatuko den UEFA Women’s Champions Leagueko finaleko baloi ofiziala aurkeztu da

Otsailak 5

  • UEFAk adidas etxeak egin duen UWCL Pro Ball Bilbao baloia aurkeztu du gaur; baloiak barne hartzen ditu “hiri sutsuaren espiritua, Hiribilduaren arkitekturaren forma ikonikoak eta San Mames estadioaren diseinu paregabea”.

  • Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin lanean jarraitzen dute maiatzaren 25ean jokatuko den kategoria goreneko nazioarteko kirol-ekitaldi honetan.

  • Ustez sarrerak martxoan jarriko dira salgai online eta bi talde finalistak apirilaren 28an ezagutuko dira.

UEFAk eta adidas etxeak gaur eman dute ezagutzera Bilbon maiatzaren 25ean jokatuko den UEFA Women’s Champions League 2024ko finalerako baloi ofiziala: adidas UWCL Pro Ball Bilbao. Baloiak “hiri sutsuaren espiritua, hiri-geometria disruptiboak barne” harrapatzen du, “eta, aldi berean, izarren patroi tradizionalak Bilboko arkitekturaren forma ikonikoak eta San Mames estadioaren diseinu paregabea jasotzen ditu”.

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean jarraitzen dute Bilbon lehen aldiz egiten den kategoria goreneko nazioarteko kirol-ekitaldi honetan.

Baloiak adidas enpresak erabiltzen dituen errendimendu-teknologien aukera zabala jasotzen du, PRISMA azaleko testura berritzailea barne; testura honek zehaztasun handiagoa eskaintzen die jokalariei. Gainera, kanpoko estalduraren testurak, UEFA Women’s Champions Leagueko baloi ofizial guztietan erabiltzen denak, erabateko kontrola eta helduleku segurua eskaintzen du, eta josturarik gabeko eta lotura termikoa duen eraikuntzak errendimendu handiena ahalbidetzen du. Adidas UWCL Pro Ball Bilbao Adidas dendetan eta online eskuratu daiteke.

‘Road to Bilbao/Bilbora bidean’  bihar, otsailak 6, jarraituko du Nyongo Europako Futbolaren Etxean egingo den kanporaketa faseko zozketarekin. Txapelketako final-laurdenak martxoaren 19/20an (joanekoa) eta 27/28an (itzulikoa) jokatuko dira. Finalerdiak jokatu ondoren, horiek ere joaneko eta itzulerako partidekin, maiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko duten bi talde finalistak apirilaren 28an ezagutuko dira. Uste da sarrerak martxoan jarriko direla salgai online.

SARE SOZIALAK: