Ekonomia digitala

Inguru digitalean sartzeko sustapena ematen diguten estrategiak dira. Horien guztien ondorioz, ekonomia digitalera migratzen dugu, eta testuinguru horretan, informazio teknologien erabilera orokortu egiten da ekonomia, kultura eta gizarte jarduera guztietan.

Espezializazio adimentsuaren estrategiaren ildoari jarriki, teknologia digitalak ezinbestekoak dira Key Enabling Technologies (KET) gisa, izan ere, produktibitatean eta hazkundean ondorioak dituzte. Baina eragina ez da hor bukatzen, izan ere, gizarte eraldaketa bektorea dira, bizitzako alor guztietan ondorioak eta efektuak baitituzte.

Ekonomia digitalak jarduera ekonomiko guztiak bere gain hartzen ditu potentzialki, eta, horrela, geroz eta jarduera gehiago digitalizatzen dira, eta palanka gisa jarduten dute berrikuntzan, lehiakortasunean eta hazkundean.

Bilbon, ekonomia digitala eta ekonomia, industria eta enplegua digitalizatzeak eskaintzen dituen aukeren aprobetxamendua errazten duten testuinguruak sortzen lan egiten dugu.