Merkataritza, Kultura eta Ostalaritzarako premiazko laguntzak

Bilboko Udala, Bilbao Ekintzaren bitartez, “Bilbao Bonu” kanpainaren buru da, Covid-19k eragindako krisiak gehien kaltetu dituen sektoreei premiazko babesa emateko. Ekintza hau Aurrera Bilbao planaren esparruan sartzen da.

2020ko azaroan, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, #BONOBILBAO kanpaina abiarazi zuen, Aurrera Bilbao Planaren esparruan, hirian COVID-19k gehien kaltetutako lau sektoreei laguntzeko: Merkataritza, kultura, ostalaritza/jatetxea eta turismoa (ostatua eta turismo-jarduerak).

2020ko Aurrera Bilbao Planeko Merkataritza, Kultura eta Ostalaritza bonuen eta Aurrera 2021 Planeko Merkataritza bonuen arrakastaren ondoren, orain 2021ko Aurrera Bilbao Planeko Bono Bilbao Kultura eta Ostalaritza kanpainaren bonuen salmenta hasi da, negozioen eta establezimenduen atxikitzeko lehen fasearen eta ondoren.

Irailaren 8an hasi zen kultura eta ostalaritza sektoreko enpresek planarekin bat egiteko epea. Horrela, 155.000 bonu baino gehiago merkaturatu dira (124.000 ostalaritzarako eta 30.529 kulturarako), 1.5 milioi euroko aurrekontuarekin, herritarren kontsumo zuzena sustatzeko, sektore horiek ekonomikoki suspertzeko helburuarekin.

Bonuak salmetan daude jadanik, www.bonobilbao.eus-en. Ostalaritzakoen kasuan, bi bonu daude: 10 eta 20 eurokoak, Bilboko Udalak balioaren erdia jarrita. NAN bakoitzeko bost bonu atera daitezke, eta erosketa-txartel bakoitzeko lau ere erabil daitezke. Erabiltzeko azken eguna 2021eko abenduaren 5a da.

Kulturakoek, aldiz, 20 eta 40 euroko balioa dute. NAN bakoitzeko hamar bonu atera daitezke, eta erosketa-txartel bakoitzeko lau trukatu. Bonuen trukea 2022ko martxoaren 15ean amaituko da.

Zalantzarik izanez gero, kanpainari buruzko edozein kontsulta egin dezakezu bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus posta elektronikoaren bidez eta 944 20 53 95 telefonoan, 09: 00etatik 14: 00etara.

Era berean, une honetan Bilbao Bizkaia turismo-bonoen atxikitze epea zabalik dago, Udalak eta Foru Aldundiak batera sustatuta.