Arteshop Bilbao

Arteshop programaren bitartez, merkataritza-jarduera dinamizatu nahi da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen eta Bilbao Arteko artisten artelanak erakutsiz, eta, horretarako, merkataritza-jardueraren eta jarduera artistikoaren arteko sinergia aprobetxatuz, eta, horrela, erosketaren esperientzia aberastuz.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza entitate publikoaren bitartez eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) eta Bilbao Arte Fundazioarekin lankidetzan, ARTESHOP BILBAO antolatzen du.

ARTESHOP BILBAOk merkataritza-jardueraren eta jarduera artistikoaren arteko sinergia aprobetxatu nahi du, saltokietan sormen-gaitasuna sustatuz, eta adierazpen artistikoari ezohiko leku bat eskaintzeaz gain, erosteko esperientzia aberastu. Xede horrekin, udalerriko merkataritza-establezimenduek artelanak erakutsi ahal izango dituzte. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasleen lanak izango dira.

Arte Ederretako ikasleek Bilbao Arte Fundazioko artisten tutoretza jasoko dute, esku-hartzeak burutzeko laguntza eskaini eta artelanen martxa ona gainbegiratuko dutenak. Era berean, artista-tutoreek esku-hartze artistikoak egiten dituzte erakusketa-eremu batzuetan (Erriberako Merkatua, Bilboko Turismo Bulegoa eta abar).

Saltokien, Arte Ederretako ikasleen eta Bilbao Arteko artisten arteko lankidetzaren emaitza aitortzeko, gainera, lehiaketa bat antolatzen da ikasleen hiru proiekturik onenak eta artisten proiekturik onena saritzeko. Merkataritzaren eta artearen sektoreko profesionalek osatutako lantalde batek egindako lanak ebaluatuko ditu eta proiektu irabazleak hautatuko ditu.

Bestalde, herritarren parte-hartzearen laguntzaz, Publikoaren Saria ere emango zaie ikasleei.

Honako hauek dira ekimenaren helburuak:
  • Hiriko merkataritza dinamizatzea eta erosketa-esperientzia aberasten laguntzea, herritarren arreta sormenezko modu ezberdin batean eskuratzeko.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen eta Bilbao Arte Fundazioko artisten lana eta emaitzak ikusarazteko leiho bat eskaintzea, gizartearekin harreman zuzena eduki dezaten, artearen, sormen-lanaren eta gizartearen arteko beste mota bateko harremanak ezarriz.
  • Merkataritza-jardueraren eta jarduera artistikoaren arteko sinergia aprobetxatuko da, saltokietan sormen-gaitasuna sustatuz, adierazpen artistikoari ezohiko leku bat eskaintzeaz gain.

Arteshop Bilbao 2019

2019-ko Arteshop artisten lanak

2019-ko Arteshop saridun lanak

2019-ko Arteshop finalistak