Balebila Proiektua

Balebila Proiektua nazioarteko komunikazio digitalaren esparruko aholkularitza- eta prestakuntza-programa bat da, eta teknologiaren arloko enpresa berritzaile eta intentsiboei zuzenduta dago, baina enpresa txiki eta ertainak izan behar dute.

Programaren bitartez, tresnak eta estrategiak eman nahi zaizkie berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten eta komunikazioa zein harreman publikoak hobetu nahi dituzten negozioei, nazioarteko merkatuetan gehiago ikusarazteko asmoarekin.

Komunikazioa eta harreman publikoak ez dira tresna egokiak soilik enpresa handientzat. Enpresa txikiek ere, ahal duten neurrian eta gutxieneko inbertsio batekin, komunikazio digitala txertatu dezakete haien negozioa garatzeko estrategiaren barruan, kanpoko merkatuetan hazkundea bultzatzeko.

Enpresa guztien premiak estaltzeko zuzenean bideratutako programa bat da; hortaz, proiektuaren lehenengo fasean, enpresak lehiatu egiten dira aholkularitza pertsonalizatuko bigarren fasera sartzeko plazak lortzeko. Bertan, parte-hartzaileek nazioarteko komunikazioan prestigio handia duten profesionalen laguntza izango dute, bestek beste:

  • Suzanne Smith. Hogei herrialde baino gehiagotan 300 zuzendari baino gehiagorentzako aholkularitza- eta -prestakuntza ekintzak diseinatu eta garatu ditu, eta, gainera, sorkuntza- eta garapen-arduraduna da Espainiako negozio-eskola garrantzitsuenetako batean (ESIC).
  • Margaret Carpo jatorriz Silicon Valleykoa da (Kalifornia, AEB). Nazioarteko komunikazioan aditua da, eta start-up nahiz konpainia handietan 16 urtetik gorako esperientzia du. Teknologian eta turismoan dago espezializatuta.

Balebila proiektua

Muka Design Lab