Deialdia – DUETO Programa

Diseinuaren arloko profesionala zara Bilbon eta nazioartean lan egiteko interesa duzu?

Bilbao Ekintza-tik, nazioarteko inguruneetan lan egiteko interesa eta gaitasuna duten diseinuaren arloko profesionalen profilak identifikatu nahi ditugu. Bilbon jarduten duen diseinatzailea bazara eta UNESCOren Hiri Sortzaileen Sareko beste Diseinu Hirietako enpresekin lankidetzan aritzeko interesa baduzu, aukera hau zuretzat da.

Bilbo 2014tik dago sare horretan, Diseinu kategorian. Ekimen honen bidez, tokiko talentua sustatu eta sareko hiri kideen arteko truke profesionala bultzatu nahi dugu, Bilbon jarduten duten diseinatzaileen nazioarteko proiekzioa erraztuz.

Sektorean esperientzia baduzu eta atzerriko hirietako enpresekin lankidetzan aritzeko prest bazaude —bideokonferentzien bidez eta ingelesez komunikatuz—, bidali zure hautagaitza azaroaren 17ra arte helbide honetara:
📧 sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus

Hau aurretiazko fasea da: profilak eta gaitasunak ezagutu nahi ditugu, interesatutako beste hiriekin partekatzeko. Enpresa, hiri eta erronka zehatzarekin lotutako deialdia 2026ko hasieran argitaratuko da.

Nork har dezake parte?

Bilbon jarduten duen eta ingelesez lan egiteko gaitasuna duen nortasun juridikoa duen diseinu profesional edo estudio oro.

Zer dokumentazio aurkeztu behar da?

Deialdi honi buruzko informazio zehatza dokumentu honetan aurkituko duzu: Baldintzak eta oinarriak.

Izena emateko edo zalantzak argitzeko, idatzi helbide honetara:
📧 sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus