Mugi Adin

Mugi Adin programa Bilboko Udalak AURRERA PLANAren bitartez finantzatzen duen programa esperimental bat da. Hain zuzen ere, COVID-19ak eragindako egoeran sortutako erronkei aurre egiteko lankidetzako berrikuntza irekiko prozedurak sustatzea du helburu eta, aldi berean, ekintzailetza babestea ere bai.

Bilbao Ekintzak zuzendu du proiektua Grupo SSI taldearekin batera, eta, gainera, Silver Economy Taldea (SET) komunitate ekintzailea osatzen duten enpresek hartu dute parte. Bestalde, EHUko Ageing on ikerketa-taldearen laguntza jaso du.

Hauxe izan da proiektuaren xedea: pandemia-garaian ahultasun-egoeran egon diren adinekoen gaitasun funtzionalari eusteko jardueren programa berritzaile bat diseinatzea eta pilotatzea.

Esperientzia pilotu hau 2021eko apiriletik uztailera gauzatu da Bilboko hiru auzotan (Deustu, Zurbaranbarri eta Santutxu), eta 32 parte-hartzaile izan ditu guztira.

Indarra, oreka eta erresistentzia lantzeko ariketa fisikoko saio batzuk antolatu dira jarduera nagusi gisa, baina, hala ere, beste jarduera batzuk antolatu dira, besteak beste, gimnasia mentala, mindfulnessa, barreterapia, afektibitate tailerrak edo basoko bainuak.

Amaitzeko, garatutako prozesua arrakasta handiz ebaluatu da, eta merkatuan eta ekonomian zein finantzan duen bideragarritasuna aztertu da.

Mugi Adin bideoa