Dueto Programa: Diseinatzaileentzako deialdia irekita

Dueto diseinatzaileen eta beste sektore batzuetako enpresen arteko lankidetza sustatzen duen ekimena da, diseinuak berrikuntzarako eta enpresa-hobekuntzarako faktore gisa duen potentzialari balioa emateko.

Lehen Duetoa UNESCOren (UCCN) Diseinu Azpisarearen baitan dagoen Detroit hiriarekin egingo da, Bilborekin batera, eta aurrerago beste hiri batzuetara zabaldu ahal izango da, edo tokiko enpresekin lankidetzan aritu ahal izango da.

Hiru eta sei hilabete arteko epean, Detroiteko diseinatzaile profesional batek tokiko enpresa bati lagunduko dio diseinuaren metodologien bidez enpresa horren erronka bat ebazten, eta Bilboko diseinatzaile batek gauza bera egingo du Detroiteko beste enpresa batekin. Enpresak ez du diseinatzailearen konpentsazio ekonomikoa bere gain hartu beharko, eta 2.000 € baino ez ditu jarri beharko konpromisoaren froga gisa, proiektuaren materialez gain, beharrezkoa balitz.

Detroiteko enpresaren erronka hautatu ondoren, oraingoan Bilbao Ekintzak deialdia ireki du Detroiteko enpresarekin lankidetzan arituko den diseinuko profesionala hautatzeko.

DISEINATZAILEENTZAKO DEIALDI IREKIA

Nork parte har dezake?

Diseinuan gutxienez 5 urteko esperientzia duten diseinuko profesionalak, helbide soziala edo, gutxienez, lantoki bat Bilboko udalerrian dutenak eta deialdiaren zehaztapen eta baldintzetan jasotako betekizunak betetzen dituztenak.

Aurkezteko epea

10 egun baliodun, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik (BAO,94. zk.,2026ko maiatzaren 21ekoa)

Erronkaren deskribapena

Erabiltzaile-esperientziaren interfaze (UX) hobetua garatzea, lur orotako ibilgailu elektriko batentzat, gobernu‑flotentzat (basozainak, DNR: Natur Baliabideen Saila), operadore komertzialentzat (ekoturismoa, bisita gidatuak) eta aisialdiko erabiltzaileentzat.

Deskribapen zehatzagoa III. eranskinean dago, Lotutako dokumentuak atalean deskargatu dezakezuna.

Zer dokumentazio aurkeztu behar da?

  • 📄 I. ERANSKINA (Eskabide-inprimakia eta erantzukizunpeko adierazpena)
  • 📄 II. ERANSKINA (Hizkuntzen ezagutza)
  • Motibazio-gutuna
  • Curriculum Vitaea
  • Portfolioa

Bidali beharreko dokumentazioaren ezaugarriak eta baldintzak zehatz-mehatz deskribatzeko, kontsultatu Lotutako dokumentuak atala. Gune horretan deialdiari buruzko informazio zehatza ere aurkituko duzu.

Bidaltzeko helbidea eta zalantzak: 📧 sectores@bilbaoekintza.bilbao.eus

DUETO-DETROITERAKO INTERESA DUTEN ENPRESAK HAUTATZEKO DEIALDIA ITXI DA.