-
Ekintzailetza
Big Bilbaorekin harremanetan nola jarri eta zer informazio eman behar dut?Big Bilbao, Bilbao Ekintzako ekintzailetza zentroarekin harremanetan jartzeko, web honen kontaktu orokorreko inprimakia erabili, goitibeherako menuan “emprendimiento – Big Bilbao” aukeratuz, edo 94 420 53 60 telefonora deitu eta kontaiguzu zure ideia.
Zerbitzuetan sartzeko, negozio-ideia eta talde sustatzailearen profila ezagutu behar ditugu. Horretarako, beharrezkoa den dokumentazioaren informazioa duen mezu elektroniko bat bidaltzen dizuegu.
- Galdetegia
- NAN/AIZ
- Curriculum vitaea
- LANBIDEn izena emateko txostena (langabeak soilik)
Dokumentazio hori jaso ondoren, ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko gara elkarrizketa bat hitzartzeko.
-
Ekintzailetza
Zer da Big Bilbao?Big Bilbao Bilbao Ekintzaren Ekintzailetza Zentroa da. Bilboko Udalak 2017an jarri zuen abian, beste eragile batzuekin koordinatuta, hirian enpresak sortzeko erreferentziazko azpiegitura bihurtzeko helburuarekin.
Bilbon jarduera ekonomikoa eta enplegua sortuko duten enpresa-proiektuak abian jartzeko gunea da, enpresa sortzeko eta finkatzeko prozesu osoan zehar ekin nahi duten pertsonei lagunduz.
Ildo horretan, zerbitzuen katalogo integral bat sortu nahi du, balioa emango diona, herritarrei irekitako ingurune batean eta haien beharretara egokitutako zerbitzu eta azpiegiturez hornituta.