Zer behar duzu?

Bilbao Ekintzari buruzko edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

  • Ekintzailetza

    Zenbat denboran izan ditzaket eskura Big Bilbaoren laguntza eta zerbitzuak?

    Big Bilbao, Bilbao Ekintzaren ekintzailetza-zentroan, laguntza eskaintzen dizugu sorkuntza-prozesu osoan zehar, zure proiektua ideia bat denetik, garapenean eta analisian, abian jarri arte eta zure negozioaren bizitzako lehen urtean.

    Ekintzaileak laguntza espezializatua eta pertsonalizatua du bere esku fase guztietan, eta zerbitzuak bere eskumen-profilera, bere proiektua kokatzen den jarduera-sektorera eta proiektua dagoen azterketa-zikloaren unera egokitzen dira.

    Nolanahi ere, oro har, sei hilabeteko epea dago bideragarritasuna aztertzeko eta negozio-plana egiteko.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Ekintzailetza-Big Bilbao” saila hautatuz.

  • Ekintzailetza

    Zer laguntza ekonomiko edo diru-laguntza eskaintzen zaizkie ekintzaileei?

    Bilbao Ekintzak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakundeak batera lan egiten dute enpresa-ideia berriak sustatzen dituzten pertsonei laguntzeko eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzen deialdiak gauzatzeko.

    Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erakunde laguntzaile gisa jarduten dugu, langabezian dauden eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonek haien enplegua sustatzeko.

    Big Bilbaon zure proiektua tutoretzen duen pertsonak beste erakunde batzuek eskainitako laguntzak, diru-laguntzak edo lehiaketa guztien berri emango dizu.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Ekintzailetza-Big Bilbao” saila hautatuz.

  • Ekintzailetza

    Big Bilbaon, nire enpresaren Negozio Plana garatzen lagunduko didate?

    Big Bilbaon, Bilbao Ekintzaren ekintzailetza-zentroan, Negozio Plana egiteko laguntza eta aholkularitza ematen dizugu, euskarri pertsonalizatuko ibilbide baten barruan, eta zure proiektuaren aurrerapenaren arabera egokitu ahal izango duzu.

    Nolanahi ere, talde sustatzaileko pertsonak arduratzen dira negozio-plana egiteaz eta aztertzeaz, big taldearen orientabide eta aholkularitzarekin.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Ekintzailetza-Big Bilbao” saila hautatuz.

  • Ekintzailetza

    Zer konpromiso eta betebehar hartzen ditut Big Bilbaoko zerbitzuak eskuratzean?

    Big Bilbao-ko, Bilbao Ekintzaren ekintzailetza zentroa, zerbitzuetak eskuratzen duten ekintzaileek konpromiso hauek hartu beharko dituzte:

    • Enpresa-proiektuaren bideragarritasuna aztertzea eta dagokion negozio-plana idaztea, adierazten zaizkion jarraibide eta orientabideen arabera, eta unean-unean hari buruz ezartzen diren balorazioak onartzea, bai eta enpresa-proiektu orok a priori dituen zerbitzuetan dituen ondorioak ere.
    • Hasierako planteamenduari dagokionez eta talde sustatzaileko kideei dagokienez proiektuan gertatzen den edozein aldaketaren berri ematea Bilbao Ekintzari.
    • Proiektuak eskura dituen enpresa-kudeaketako prestakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuen aprobetxamendu-maila handiari eta behar besteko dedikazioari eustea, epe ertainean enpresa gisa bideragarria den jakin ahal izateko.
    • Bilbao Ekintzari jakinaraztea proiektua eskuratu duen edo egiteko asmoa duen beste edozein aholkularitza- eta/edo prestakuntza-programa. Proiektuak Big Bilbaoren bidez jasotako aholkularitza lehenetsiko da proiektuak zerbitzu horretatik kanpoko edozein pertsona edo erakunderen aldetik jaso dezakeen beste edozein aholkularitzaren gainetik.
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ) bere enpresa-proiektuari alta emateko unea jakinaraztea.

  • Ekintzailetza

    Zer motatako laguntzak eskaintzen dira ekonomia digitalaren edo startup-en arloko enpresa-proiektuetarako?

    Zure proiektua Ekonomia Digitalaren barruan badago, Big Bilbaon, Bilbao Ekintzaren Ekintzailetza Zentroan, prestakuntza eta aholkularitza espezializatua eskura dezakezu hainbat jakintza-arlotan adituak diren pertsonen panel baten bidez: Startup baten bizi-zikloa, Ideazioa, Erabiltzailearen Esperientzia (UX), Balioespen Teknikoa eta Merkatua, Finantza Hipotesia, Legal-juridikoa, Marketing Digitala eta Finantzaketa.

    Gainera, urtero, “Ekintzailetza Digitalaren Lehiaketa” antolatzen dugu, proiektuak garatzeko eta laguntza espezializatua emateko bideak eskaintzeko, bai eta diru-sariak ere: 1. saria: 6.000 €, 2. saria 4.000 €eta 3. saria 2.000 €.

     

     

  • Ekintzailetza

    Zer enpresa-proiektu mota babesten dituzte Bilbao Ekintzak eta Big Bilbaok?

    Bilboko udal-zerbitzu gisa, mota guztietako proiektuei erreparatzen diegu, apustu berezia egiten hiriarentzat “estrategikotzat” jotzen diren jarduera-sektoreen barruan sartzen diren enpresa-ideien alde:

    • Ekonomia digitala
    • Kultura- eta sormen-industriak
    • Industriarako zerbitzu aurreratuak
    • Turismoa