Espezializazio adimentsua

Bilbao Ekintzan hiriaren garapen ekonomikoa bultatzen dugu, laguntza berezia eskainiz sortzen ari diren zenbait sektoreei, espezializazio adimentsuaren estrategiaren barnean. Horretarako, laguntzarako programa espezifikoak bultzatzen, diseinatzen eta gauzatzen ditugu, eta Bilbo eremu bakoitzean erreferente gisa kokatzen duten prozesu berritzaileak errazten ditugu.

Bilbao Ekintzak, Espezializazio adimentsuaren arloaren bitartez, lau sektore estrategiko definitu ditu programak eta laguntza zerbitzuak garatzeko; honako hauek dira:

Laguntzarako zerbitzu espezializatuak

Hauek dira zerbitzuak edo lanerako lerroak:

  • Bilboko sektore estrategikoetan berrikuntza eta lehiakortasun hobea bultzatzeko jarduerak.
  • Enpresa proiektuen eta startupen sustatzaileei laguntza ematea, horiek, Bilbon kokatu eta lan egin nahi baldin badute bertako sektore estrategikoetan.
  • Udalerriarentzat interesekoak diren jarduerak eta ekitaldiak egitea eta bultzatzea, hiria dinamizatzeko, hazteko eta lehiakortasuna hobetzeko.
  • Modu aktiboan parte hartzea Europako funtsekin finantzatutako proiektuetan, horiek sektore estrategikoekin lotuta baldin badaude; hori guztia, dagokion sektorea gure udalerrian indartzeko, eta esperientzien eta ezagutzen trukatzea bultzatzeko.
  • Azpiegiturak eskaintzea eta kudeatzea sektore horietan proiektuak inkubatzeko, hazkundea errazteko helburuarekin. Zabalgunea eraikina hiriko erdigunean kokatuta dago, baita Auzofaktoryak ere; zentro horiek, auzoetan dauden berrikuntza nodoak dira, eta lan lerro horren lehentasunezko elementuak dira.
  • Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC) sustatzea: Bilboko Udalak (Bilbao Ekintzaren bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazi dute ekimena, sormen industriak lurraldea nazioartean proiektatzeko eta ekonomikoki garatzeko faktore izatea bultzatzeko asmoz.