Enplegu Plan Bereziak eta Bilboko hainbat auzotako prestakuntza- eta gaikuntza-programak

Proiektu honen helburu nagusia jarduera ekonomikoa sortzen eta mantentzen laguntzea da, auzo bakoitzaren ezaugarri bereziak kontuan hartuta, eta, horrela, biztanle egoiliarren enplegagarritasuna handitzea.

Auzo behartsuenen baldintzak pixkanaka hobetzen laguntzea, eta, bereziki, pobrezia- edo langabezia-egoera arintzea sustatzen da. Proiektu horiek gizarte-erakundeekin, prestakuntza-erakundeekin eta hainbat eragilerekin elkarlanean garatzen dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan.

Bilbao Ekintzak gaitasun-prestakuntzako, garapen pertsonaleko, ahalduntzeko eta kolektibo kalteberetan gizarte- eta lan-munduratzeko Plan Bereziak dinamizatzen, laguntzen eta batera finantzatzen dihardu. Pertsona kalteberenentzat eta bazterketa-arriskuan daudenentzat pentsatutako prestakuntza-ibilbideak elkarrekin sortzeaz gain, prozesu indibidual, pertsonalizatu eta lagun egite baten bidez, bai eta erkidegoak sortzen duen izaera kolektiboko beste prozesu baten bidez ere, sareak garatzea eta sinergiak aprobetxatzea ahalbidetzen baitu, lan-aktibaziorako.