Zer behar duzu?

Bilbao Ekintzari buruzko edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

  • Ekitaldiak

    ¿Nora jo dezaket Bilbon ekitaldi bat antolatzeko laguntza edo babesle bat eskatzeko?

    Bilbao Ekintzak turismo-eragina duten eta bisitariak eta enpresak erakartzen dituzten ekitaldiak babesten ditu diru-laguntza edo babesen bidez, Bilbo dinamizatzen eta jarduera ekonomikoa sortzen laguntzeko.

    Zure proposamena helaraz diezagukezu webgune honetako harremanetarako formulario orokorra erabiliz, goitibeherako menuan “gertaeretarako laguntza” aukeratuz. Zure eskaera jaso eta aztertu ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara.

  • Enplegua

    Nola eman dezaket izena lan-eskaintza batean?

    Enplegu-eskaintzak eskuratzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar zara enplegu-eskatzaile gisa. Eskaintza guztiak Lanbideko webgunean argitaratzen dira eta bertan kontsulta ditzakezu.

    Era berean, web orri beretik, “Nire Lanbidenet”-en sar zaitezke zuzenean zure NANarekin eta eskaintzetarako gakoarekin inskribatzeko eta zure hautagaitzaren egoera zein den jakiteko.

    Gogorarazten dizugu garrantzitsua dela Lanbideren curriculum vitaea eguneratuta izatea eta zure enplegu-eskaera eguneratzeko bulego-sare bat duzula.

  • Enplegua

    Langabezian edo lan-bilaketa aktiboan nago eta orientazioa behar dut. Non lagundu diezadakete?

    Laguntza-zerbitzu horiek eskuratzeko, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zure bulegorik hurbilenera joatea gomendatzen dizugu. Bertan, lan-orientazioa eta enplegua bilatzeko laguntza eskainiko dizute.

    Lanbiden bulegoen sarea kontsulta dezakezu, baita lan-eskaintzak eta prestakuntza-ikastaroak ere.

  • Ekintzailetza

    Zer konpromiso eta betebehar hartzen ditut Big Bilbaoko zerbitzuak eskuratzean?

    Big Bilbao-ko, Bilbao Ekintzaren ekintzailetza zentroa, zerbitzuetak eskuratzen duten ekintzaileek konpromiso hauek hartu beharko dituzte:

    • Enpresa-proiektuaren bideragarritasuna aztertzea eta dagokion negozio-plana idaztea, adierazten zaizkion jarraibide eta orientabideen arabera, eta unean-unean hari buruz ezartzen diren balorazioak onartzea, bai eta enpresa-proiektu orok a priori dituen zerbitzuetan dituen ondorioak ere.
    • Hasierako planteamenduari dagokionez eta talde sustatzaileko kideei dagokienez proiektuan gertatzen den edozein aldaketaren berri ematea Bilbao Ekintzari.
    • Proiektuak eskura dituen enpresa-kudeaketako prestakuntza- eta aholkularitza-zerbitzuen aprobetxamendu-maila handiari eta behar besteko dedikazioari eustea, epe ertainean enpresa gisa bideragarria den jakin ahal izateko.
    • Bilbao Ekintzari jakinaraztea proiektua eskuratu duen edo egiteko asmoa duen beste edozein aholkularitza- eta/edo prestakuntza-programa. Proiektuak Big Bilbaoren bidez jasotako aholkularitza lehenetsiko da proiektuak zerbitzu horretatik kanpoko edozein pertsona edo erakunderen aldetik jaso dezakeen beste edozein aholkularitzaren gainetik.
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ) bere enpresa-proiektuari alta emateko unea jakinaraztea.

  • Ekintzailetza

    Zer motatako laguntzak eskaintzen dira ekonomia digitalaren edo startup-en arloko enpresa-proiektuetarako?

    Zure proiektua Ekonomia Digitalaren barruan badago, Big Bilbaon, Bilbao Ekintzaren Ekintzailetza Zentroan, prestakuntza eta aholkularitza espezializatua eskura dezakezu hainbat jakintza-arlotan adituak diren pertsonen panel baten bidez: Startup baten bizi-zikloa, Ideazioa, Erabiltzailearen Esperientzia (UX), Balioespen Teknikoa eta Merkatua, Finantza Hipotesia, Legal-juridikoa, Marketing Digitala eta Finantzaketa.

    Gainera, urtero, “Ekintzailetza Digitalaren Lehiaketa” antolatzen dugu, proiektuak garatzeko eta laguntza espezializatua emateko bideak eskaintzeko, bai eta diru-sariak ere: 1. saria: 6.000 €, 2. saria 4.000 €eta 3. saria 2.000 €.

     

     

  • Ekintzailetza

    Zer enpresa-proiektu mota babesten dituzte Bilbao Ekintzak eta Big Bilbaok?

    Bilboko udal-zerbitzu gisa, mota guztietako proiektuei erreparatzen diegu, apustu berezia egiten hiriarentzat “estrategikotzat” jotzen diren jarduera-sektoreen barruan sartzen diren enpresa-ideien alde:

    • Ekonomia digitala
    • Kultura- eta sormen-industriak
    • Industriarako zerbitzu aurreratuak
    • Turismoa