Zer behar duzu?

Bilbao Ekintzari buruzko edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

  • Enpresa

    Zer motatako zerbitzuak eskaintzen dizkie Big Bilbaok eta Bilbao Ekintzak ekintzaileei?

    Big Bilbaon, Bilbao Ekintzaren ekintzailetza-zentroan, zure enpresa sortzeko eta abian jartzeko prozesu osoan lagunduko dizugu. Zure proiektua errealitate bihur dadin, behar duzun laguntza guztia jasoko duzu, ahalik eta arrisku gutxien hartuz.

    Laguntza-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu: ekitea ez da erraza eta askotan bakarti sentitu ahal zara; horregatik, zure ideia aztertuko dugu eta proiektuari forma ematen laguntzen dizugu, modu pertsonalizatuan eta hurbilean, ahalik eta lasterren errealitate izan dadin. Zure proiektua abian jartzeko etapa guztietan lagunduko dizugu.

    Zure negozioa kudeatzeko prestatzen zaitugu: ekintzailetzan formakuntza funtzeszkoa da. Etorkizuneko negozioa kudeatzen ikasteaz gain, etengabeko prestakuntza emango dizugu, enpresa-arrakasta lortzeko behar dituzun gaitasun eta tresna nagusiak eskura ditzazun.

    Ekiteko baliabideen berri ematen dizugu: denbora eta distrakzioak aurrezteko, eta zure dedikazio-denbora guztia zure negozioa abian jartzera bideratuta egon dezan, unean-unean jakinaraziko dizugu zure eskuera dauden baliabide guztiak (laguntzak eta diru-laguntzak, espazioak, jardunaldiak edo lehiaketak).

    Big komunitate ekintzailearekin harremanetan jarriko zaitugu: ezagutu zure antzeko beste proiektu batzuk, Big Bilbaon izan diren beste pertsona batzuen esperientziekin inspiratu eta parte hartu antolatzen ditugun, eta zure proiekturako baliagarriak izango zaizkizun, ekitaldi guztietan.

    Eta, gainera:

    Bilborako sektore estrategikoak: Bilboko espezializazio adimenduneko estrategiari lotutako enpresa-programen eta -proiektuen aldeko apustu berezia egiten dugu honako sektore estrategiko hauetan:

    • Zerbitzu aurreratuak
    • Ekonomia digitala
    • Kultura- eta sormen-industriak
    • Turismoa

    Ekintzailearen Arretarako Gunea gara: enpresa berri baten eraketa digitalki kudeatzeko baimena dugula esan nahi du.

    Ekintzailetza-guneak: ikastetxe-sare bat dugu, “Auzo Factorys” izenekoa, zure enpresa oso baldintza onetan martxan jartzeko espazio batera sartzeko aukera ematen duena.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Ekintzailetza-Big Bilbao” saila hautatuz.

  • Enpresa

    Zer motatako laguntzak eskaintzen dizkie Bilbao Ekintzak enpresa txiki eta ertainei edo autonomoei?

    Bilbao Ekintzak Bilboko enpresa txiki eta ertainei eta saltokiei laguntza ematen die lehiakortasuna hobetzen, proiektu edo negozio-ildo berriak abiarazten, salmentak hobetzen edo, oro har, negozioa kudeatzen. Horretarako, arreta ematen dieten enpresa adituen eskura jartzen ditugu, ETEarentzat kosturik gabeko aholkularitza-orduak eskainiz, besteak beste, honako arlo hauek landu ahal izateko: finantzaketa, marketina eta merkaturatzea, erakusleiho-apainketa, giza baliabideak, merkataritza elektronikoa, merkataritza-posizionamendua eta Interneten, negozioaren informatizazioa eta digitalizazioa, etab.

    Bestalde, hainbat erakunde eta organismoren laguntza eta diru-laguntza programei buruzko informazioa ere ematen dugu, modu integralean, pertsonen kontratazioa erraztuz eta enpresentzat talentua sustatuz.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Enpresa” saila hautatuz.

  • Merkataritza

    Zer da "Bilbao Bonu" kanpaina?

    2020ko azaroan, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, #BONOBILBAO kanpaina abiarazi zuen, Aurrera Bilbao Planaren esparruan, hirian COVID-19k gehien kaltetutako lau sektoreei laguntzeko: Merkataritza, kultura, ostalaritza/jatetxea eta turismoa (ostatua eta turismo-jarduerak).

    2020ko Aurrera Bilbao Planeko Merkataritza, Kultura eta Ostalaritza bonuen eta Aurrera 2021 Planeko Merkataritza bonuen arrakastaren ondoren, orain 2021ko Aurrera Bilbao Planeko Bono Bilbao Kultura eta Ostalaritza kanpainaren bonuen salmenta hasi da, negozioen eta establezimenduen atxikitzeko lehen fasearen eta ondoren.

    Irailaren 8an hasi zen kultura eta ostalaritza sektoreko enpresek planarekin bat egiteko epea. Horrela, 155.000 bonu baino gehiago merkaturatu dira (124.000 ostalaritzarako eta 30.529 kulturarako), 1.5 milioi euroko aurrekontuarekin, herritarren kontsumo zuzena sustatzeko, sektore horiek ekonomikoki suspertzeko helburuarekin.

    Bonuak salmetan daude jadanik, www.bonobilbao.eus-en. Ostalaritzakoen kasuan, bi bonu daude: 10 eta 20 eurokoak, Bilboko Udalak balioaren erdia jarrita. NAN bakoitzeko bost bonu atera daitezke, eta erosketa-txartel bakoitzeko lau ere erabil daitezke. Erabiltzeko azken eguna 2021eko abenduaren 5a da.

    Kulturakoek, aldiz, 20 eta 40 euroko balioa dute. NAN bakoitzeko hamar bonu atera daitezke, eta erosketa-txartel bakoitzeko lau trukatu. Bonuen trukea 2022ko martxoaren 15ean amaituko da.

    Zalantzarik izanez gero, kanpainari buruzko edozein kontsulta egin dezakezu bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus posta elektronikoaren bidez eta 944 20 53 95 telefonoan, 09: 00etatik 14: 00etara.

    Era berean, une honetan Bilbao Bizkaia turismo-bonoen atxikitze epea zabalik dago, Udalak eta Foru Aldundiak batera sustatuta.

  • Enpresa

    Azkenaldian, enpresa egoera zailean dago, salmentak atzeraka doaz eta bezero gehiago erakarri behar ditugu. Ba al dago gure fakturazioa handitzen eta, oro har, kudeaketa hobetzen lagunduko digun laguntzarik edo aholkularitzarik?

    Bilbao Ekintzak, lehiakortasun posizionamendua bultzatzeko asmoarekin, enpresa munduan hainbat arlotan adituak diren profesionalak enpresa txiki eta ertainen eta saltokien eskura jartzen ditu. Banakako aholkularitza-zerbitzu horrek gai hauek lantzen ditu: marketin komertziala, ekonomiko-finantzarioa, teknologikoa edo giza baliabideena.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Enpresa” saila hautatuz.

  • Enpresa

    Nire negozioa hausnarketa estrategikoko, eraldaketako eta aldaketa-prozesuko une batean dago. Zer eskaintzen dit Bilbao Ekintzak?

    Bilbao Ekintzak Mentoring programa bat du Bilboko enpresa eta saltokientzat, baldin eta hiru urte baino gehiago jardunean badaramate edota negozio-eredua aldatzen, estrategia aldatzen edo hausnartzen, etab. ari badira. Aholkulari batek ikuspuntu berriak, erreferentziak eta bere esperientzia eman diezazkioke zure negozioari.

    Negozio edo enpresarentzat erabaki estrategikoak hartzeko unea iristen denean, esperientzia handiko norbait ondoan izatea bilatzen dugu. Hori da Bilbao Ekintzatik Mentoring programarekin posible egiten duguna.

    Mentoringa laguntza-prozesu pertsonalizatua da, jarduteko aukerak ebaluatzeko, erabaki onenak hartzeko eta inplementatzeko. Banakako, online eta/edo aurrez aurreko bileren bidez bideratzen da, hamabost egunean behin eta zortzi hilabete inguruz.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Enpresa” saila hautatuz.

  • Merkataritza

    Zer lan egiten du Bilbao Ekintzak merkatarien elkarteekin?

    Bilbao Ekintza Bilbao Dendak elkartean biltzen diren zonako merkatarien elkarteekin lankidetzan aritzen da, haien sustapen-ekintzak babesteko eta elkartekide ez diren saltokiei haien parte izatera gonbidatzeko. Izan ere, denei batzeak mesede egiten diela, urrunago iristea eta erronka komunei aurre egitea ahalbidetzen duela uste baitu.

    Zehazki, honako hauek dira laguntza horren ondorioak:

    • Bilbao Dendak osatzen duten hamahiru merkatari-elkarteek urtean zehar egin beharreko ekintzen jarraipena egitea.
    • Kanpainak abian jartzeko, eskabideak kudeatzeko eta jardueren amaierako memoria aurkezteko laguntza teknikoa.
    • Kanpainen azken ebaluazioa eta hobekuntza-ekintzen identifikazioa.
    • Etengabeko lana Bilbao Dendak elkartearekin, hiriko merkataritza-sarea hobetzeko eta baterako ekintzak hedatzeko.
    • Gastuen justifikazioa eta memoria ekonomikoa.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatz iezaguzu esteka honen bitartez, “Merkataritza” saila hautatuz.