Zer behar duzu?

Bilbao Ekintzari buruzko edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

  • Ekintzailetza

    Big Bilbaorekin harremanetan nola jarri eta zer informazio eman behar dut?

    Big Bilbao, Bilbao Ekintzako ekintzailetza zentroarekin harremanetan jartzeko, web honen kontaktu orokorreko inprimakia erabili, goitibeherako menuan “emprendimiento – Big Bilbao” aukeratuz, edo 94 420 53 60 telefonora deitu eta kontaiguzu zure ideia.

    Zerbitzuetan sartzeko, negozio-ideia eta talde sustatzailearen profila ezagutu behar ditugu. Horretarako, beharrezkoa den dokumentazioaren informazioa duen mezu elektroniko bat bidaltzen dizuegu.

    • Galdetegia
    • NAN/AIZ
    • Curriculum vitaea
    • LANBIDEn izena emateko txostena (langabeak soilik)

    Dokumentazio hori jaso ondoren, ahalik eta lasterren zurekin harremanetan jarriko gara elkarrizketa bat hitzartzeko.

  • Ekintzailetza

    Zer da Big Bilbao?

    Big Bilbao Bilbao Ekintzaren Ekintzailetza Zentroa da. Bilboko Udalak 2017an jarri zuen abian, beste eragile batzuekin koordinatuta, hirian enpresak sortzeko erreferentziazko azpiegitura bihurtzeko helburuarekin.

    Bilbon jarduera ekonomikoa eta enplegua sortuko duten enpresa-proiektuak abian jartzeko gunea da, enpresa sortzeko eta finkatzeko prozesu osoan zehar ekin nahi duten pertsonei lagunduz.

    Ildo horretan, zerbitzuen katalogo integral bat sortu nahi du, balioa emango diona, herritarrei irekitako ingurune batean eta haien beharretara egokitutako zerbitzu eta azpiegiturez hornituta.

  • Merkataritza

    Tokiko merkataritzari buruzko zer informazio mota du Bilbao Ekintzak ?

    Bilbao Ekintzak azterketak eta prospekzio-lanak egiten ditu tokiko merkataritzaren errealitatea hobeto ezagutzeko.

    Hala, Bilboko merkataritza-sektoreari buruzko informazio eta zaintza estrategikoko sistema bat du, erabakiak hartzeko prozesuak eta tokiko merkataritzari laguntzeko jardueren definizioa hobetzea ahalbidetuko duen baliozko informazioa lortu eta ustiatzeko.

    Horretaz aparte, prospekzio-lan proaktiboa egiten du hiriko saltoki guztietan, Bilbao Ekintzaren zerbitzuak eskainiz eta iradokizunak eta beharrak bilduz. Gainera, horri esker, datu-base eguneratu batekin lan egiten dugu harremanetan jartzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko.

  • Enpresa

    Zein enpresak eskura ditzakete Bilbao Ekintzak abian jarritako kontrataziorako laguntzak?

    Tokiko enpresak: Bilbon lantokia eta jarduera ekonomikoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
    • Beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribatu batek diru-laguntza edo laguntzarik eman ez izana, deialdi honetako kontratazioak egiteko Gizarte Segurantzarako hobariak izan ezik.
    • Zehapen penal edo administratiborik ez izatea.

  • Enpresa

    Bilboko enpresa bat gara, eta Bilbao Ekintzak eskaintzen duen prestakuntza ezagutu nahi dugu.

    Bilbao Ekintzak, Enpresa Garapen eta Enplegu arloen bidez, hainbat formatutako ekintzak antolatzen ditu Bilbon kokatutako enpresentzat,  hala nola: Webinars, tailerrak, foroak, etab. Kosturik gabeko jarduerak dira.

    Prestakuntza-ekintzen gaiak hainbat arlo biltzen ditu, hala nola: ekonomiko-finantzarioa, eraldaketa digitala, Mentoringa, estrategia, berrikuntza, erabiltzailearen esperientzia, komertziala, teknologia, etab.

    Ekintza horietako batzuk, gainera, Bilboko saltoki eta enpresentzako aholkularitza indibidualizatu edo pertsonalizatuko programa espezifikoetarako sarbideari lotuta daude, Bilbao Ekintzak laguntzen duen arlo bakoitzeko profesional onenen eskutik.

  • Enpresa

    Finantzaketa behar dugu obra bat egiteko edo lokalez aldatzeko.

    Bilbao Ekintzatik hainbat finantzaketa-aukeren berri ematen dugu eta aholkularitza indibidualizatua ematen diegu plan ekonomiko-finantzario bat diseinatzen duten adituei, finantza-erakundeak edo elkarren bermerako erakundeak errazago sar daitezen plan horretan.